Internet

Erabili Internet orria, Hiperesteka elkarrizketa-koadroan, WWW edo FTP helbideak dituzten hiperestekak editatzeko.

Komando hau erabiltzeko...

Egin klik Estandarra barrako Hiperesteka ikonoan, eta ondoren sakatu Internet.

Aukeratu Txertatu - Hiperesteka.


Hiperesteken interneten elkarrizketa-koadroaren irudia

Saioa hasteko izena, pasahitza eta erabiltzaile anonimoaren eremuak FTP helbideetan bakarrik erabiltzen dira.

Hiperesteka mota

Web

"http://" hiperesteka bat sortzen du.

FTP

"FTP://" hiperesteka bat sortzen du.

URLa

Sartu estekatutako fitxategi baten URL bat, hiperesteka sakatzean irekiko dena. Helburuko marko bat zehazten ez baduzu, fitxategia uneko dokumentuan edo markoan irekiko da.

Saioa hasteko izena

Saioa hasteko zure izena zehazten du, FTP helbideekin lanean ari bazara.

Pasahitza

Zure pasahitza zehazten du, FTP helbideekin lanean ari bazara.

Erabiltzaile anonimoa

FTP helbidean erabiltzaile anonimo gisa saioa hastea ahalbidetzen du.

Beste ezarpen batzuk

Markoa

Ireki nahi duzun estekatutako fitxategian sartu markoaren izena edo aurrez zehaztutako markoa hautatu zerrendatik. Koadroa hutsik uzten baduzu, fitxategi estekatua uneko arakatzaile-leihoan irekiko da.

Inprimakia

Hiperesteka testu gisa edo botoi gisa txertatuko den zehazten du.

Gertaerak

Esleitu makroa elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Bertan, "sagua objektuaren gainean" edo "abiarazi hiperesteka" bezalako gertaerei programa-kodea eslei diezaiekezu.

Testua

Hiperestekaren testu ikusgaia edo botoi-epigrafea zehazten du.

Izena

Sartu izen bat hiperestekarentzat. LibreOffice aplikazioak IZENA etiketa txertatuko du hiperestekan.

Emaguzu laguntza!