Hiperesteka

Hiperestekak sortzeko eta editatzeko leihoa irekitzen da.

Icon

Hiperestekaren elkarrizketa-koadroa

Hautatu txertatu behar den hiperesteka mota.

Internet

Erabili Internet orria, Hiperesteka elkarrizketa-koadroan, WWW edo FTP helbideak dituzten hiperestekak editatzeko.

Posta

Hiperesteka elkarrizketa-koadroko Posta orrian posta elektronikoko helbideen hiperestekak edita ditzakezu.

Dokumentua

Edozein dokumentura edo dokumentu barneko helburura doazen hiperestekak edita ditzakezu Dokumentua fitxa erabiliz Hiperesteka elkarrizketa-koadroan.

Dokumentu berria

Erabili Dokumentu berria fitxa, Hiperesteka elkarrizketa-koadroan, dokumentu berri baterako hiperesteka ezartzeko eta aldi berean dokumentu berri hori sortzeko.

Aplikatu

Datuak zure dokumentuari aplikatzen dizkio.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa ixten du aldaketak gorde gabe.

Laguntza

Laguntza irekitzen da.

Berrezarri

Elkarrizketa-koadroko sarrerak jatorrizko egoerara berrezartzen ditu.

Emaguzu laguntza!