Ireki diseinu moduan

Diseinu moduan irekitzen ditu inprimakiak, beraz, inprimakia edita daiteke.

Ezin dira aktibatu inprimakiko kontrolak edo datu-baseko erregistroak editatu diseinu moduan. Nolanahi ere, kontrolen kokagunea eta tamaina aldatu, beste propietate batzuk editatu eta kontrolak gehitu edo ezabatu daitezke diseinu moduan.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki inprimaki-nabigatzailea - hautatu inprimakia - ireki laster-menua - aukeratu Ireki diseinu moduan.

Inprimaki-diseinua barran, sakatu

Ikonoa

Ireki diseinu moduan


Dokumentua editatzen amaitu ondoren, sakatu inprimaki-nabigatzaileko "Inprimakiak" saguaren eskuineko botoiarekin, eta desautatu Ireki diseinu moduan. Amaitutakoan gorde zure inprimakia.

Ohar-ikonoa

Inprimaki-dokumentua idazketaren kontra babestuta badago, Ireki diseinu moduan komandoari ez ikusi egingo zaio.


Emaguzu laguntza!