Zerrenda-koadroen morroia: Eremu-esteka

Balio-taula eta zerrenda-taula zein eremuren bidez estekatzen diren adierazi.

Balio-taula, uneko inprimakiko taula da, zerrenda-eremua txertatzeko erabiliko dena. Zerrenda-taula, zerrenda-eremuan bistaratu beharreko datuak dituen taula da. Datu-eremu komun baten bidez estekatu behar dira bi taulak. Morroiaren orri honetan sartu behar dira estekak. Eremu-izenek ez dute berdinak izan behar ezinbestez (bi tauletan definituta dauden eremu-izenen araberakoa izango da), baina mota berekoak izan behar dute bi eremuek.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki Inprimaki-kontrolak tresna-barra, egin klik Zerrenda-koadroa ikonoan, eta arrastatu sagua eremua sortzeko. Beharrezkoa da datu-baseren batekiko konexioa egotea inprimakian: morroiaren 3. orrialdea.


Balio-taularen eremua

Zehaztu uneko inprimakiko zein eremu erlazionatu behar den estekatutako taulako eremu batekin. Gainera, egin klik beheko zerrenda-eremuko datu-eremu batean.

Kontrol - Propietateetan, zehaztutako eremua Datu-eremu gisa agertuko da Datuak fitxa-orrian.

Zerrenda-taularen eremua

Zehaztu estekatutako datu-eremua, zehaztutako balio-taularen eremuarekin lotuta dagoena. Horrez gain, egin klik beheko zerrenda-eremuko datu-eremuan.

Kontrol - Propietateak atalean, Datuak saileko Zerrenda-edukiak zerrendako SQL instrukzio batean agertuko da zehaztutako eremua.

Emaguzu laguntza!