Aktibatze-ordena

Aktibazio-ordena elkarrizketa-koadroan kontrol-eremuek fokua hartzeko ordena alda daiteke erabiltzaileak tabulazio-tekla sakatutakoan.

Komando hau erabiltzeko...

Inprimaki-diseinua barran, sakatu

Ikonoa

Aktibazio-ordena


Inprimaki-elementuak txertatzen badira dokumentu batean, LibreOffice aplikazioak automatikoki erabakitzen du kurtsorea zein ordenatan aldatuko den lekuz kontrol batetik bestera Tab tekla sakatzean. Gehitzen den kontrol berri bakoitza seriearen amaieran kokatuko da automatikoki. Seriearen ordena zure beharretara egoki dezakezu Aktibazio-ordena elkarrizketa-koadroan.

Kontrol baten indizea ere defini dezakezu bere propietate berezien bidez, nahi dituzun balioak Ordena eremuan sartuz, Propietateak elkarrizketa-koadroan.

Aukera-botoi batera Tab teklaren bidez sar daiteke soilik, aukera-botoia "hautatua" dagoenean. Aukera-botoi talde bat diseinatu baduzu eta horietatik ez badago bat ere "hautatuta", ondoren erabiltzailea ezingo da sartu taldean edo aukera-botoiren batean teklatuaren bidez.

Kontrolak

Inprimakiko kontrol guztiak zerrendatzen ditu. Kontrol horiek hauta daitezke tab teklaren bidez ezarritako ordenan goitik behera. Kontrol-zerrendatik hautatu kontrol bat nahi duzun kokalekua esleitzeko aktibazio-ordenan.

Eraman gora

Hautatutako kontrola aktibazio-ordenan maila bat igotzeko egin klik Eraman gora botoian.

Eraman beherantz

Hautatutako kontrola aktibazio-ordenan maila bat jaisteko, egin klik Eraman beherantz botoian.

Ordenatze automatikoa

Kontrolak dokumentuan daukaten kokagunearen arabera ordenatzeko, egin klik Ordenatze automatikoa botoian.

Emaguzu laguntza!