Datuak

Datuak fitxa-orri honetan defini itzazu inprimakiarekin estekatutako datu-baseari dagozkion inprimaki-propietateak.

Inprimakia zein datu-iturburutan oinarritzen den edo erabiltzaileak datuak edita ditzakeen definitzen du. Ordenatu eta iragazteko funtzioez gain, azpinprimakibat sortzeko behar diren propietate guztiak ere eskura izango dituzu.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua, eta aukeratu Inprimakia - Datuak fitxa.

Ireki Inprimaki-kontrolak tresna-barra edo Inprimaki-diseinua tresna-barra, egin klik Inprimakia ikonoan, eta ondoren Datuak fitxan.


Analizatu SQL komandoa

LibreOffice aplikazioak SQL instrukzioa analizatuko duen ala ez zehazten du. 'Bai' ezartzen bada, Edukia zerrenda-koadroaren alboan dagoen ... botoia sakatu behar da. Horrela, leiho bat irekiko da datu-basearen kontsulta grafikoki sortu ahal izateko. Leihoa itxi ondoren, sortutako kontsultaren SQL instrukzioa Edukia zerrenda-koadroan txertatuko da.

Datu-iturburua

Inprimakiak erreferentziatzat duen datu-iturburua definitzen du. ... botoian klik eginda, Ireki elkarrizketa-koadroari deitzen zaio, datu-iturburu bat hautatu ahal izateko.

Datuak soilik gehitu

Inprimakiak datu berriak gehitzea ('Bai') soilik onartzen duen edo beste propietate batzuk ere onartzen dituen ('Ez') zehazten du.

Ohar-ikonoa

Datu soilak sartu "Bai" bada, ezin dira datuak aldatu edo ezabatu.


Eduki mota

Defini ezazu datu-iturburua lehendik dagoen datu-base bateko taula edo kontsulta bat izango den ala inprimakia SQL instrukzio batean oinarrituta sortu behar den.

"Taula" edo "Kontsulta" hautatzen baduzu, Edukia atalean zehaztutako taula edo kontsultari egingo dio erreferentzia inprimakiak. Kontsulta berri bat edo azpinprimaki bat sortu nahi baduzu, "SQL" aukera hautatu behar duzu. Sar ditzakezu SQL kontsultarentzat instrukzioak edo azpinprimakia zuzenean 'Datuak' fitxa-orriko 'Kontrola' propietateko Zerrendaren edukia koadroan.

Edukia

Inprimakian erabiliko den edukia zehazten du. Edukia lehendik dagoen taula edo kontsulta bat (datu-basean lehenagotik sortuta dagoena) izan daiteke, edo SQL instrukzio baten bidez definitu daiteke. Eduki bat sartu baino lehen, haren mota zehatza definitu behar da Eduki mota aukeran.

Eduki mota aukeran "Taula" edo "Kontsulta" hautatu baduzu, hautatutako datu-basean koadroak taula guztiak eta kontsulta konfiguratuak zerrendatzen ditu.

Estekatu hemendik:

Azpinprimaki bat sortzen bada, sartu gurasoaren eta azpinprimakiaren sinkronizazioaren ardura duen gurasuaren datu-eremua. Balio anitz sartzeko, sakatu ⇧+⏎ sarrerako lerro bakoitzaren ondoren.

Azpinprimakia SQL kontsulta batean oinarritzen da, zehazkiago Parametro-kontsulta batean. Eremu-izen bat sartzen bada Estekatu hemendik koadroan, Estekatu hona atalean sartu behar duzun aldagaian irakurriko dira inprimaki nagusiko eremu horretako datuak. SQL instrukzio egoki batean, azpinprimakiak erreferentzia egiten dion taula-datuarekin konparatzen da aldagai hau. Bestela, Estekatu hemendik koadroan zutabe-izena sar daiteke.

Hona hemen adibide bat:

Inprimakiaren oinarri den datu-baseko taula da, adibidez, bezeroen datu-base bat ("Bezeroa") eta bertan bezero bakoitzari zenbaki bakar bat ematen zaio "Bezer_ID" izeneko datu-eremu batean. Bezeroen eskabideak beste taula batean gordetzen dira. Orain bezero bakoitzaren eskabideak ikusi nahi dituzu inprimakian sartu ondoren. Hori egiteko azpinprimaki bat sor dezakezu. Estekatu hemendik eremuan bezeroa argi eta garbi identifikatzen duen, hau da, Bezer_ID duen bezeroaren datu-basetik sartu datu-eremua.Estekatu hona eremuan sartu Bezer_ID eremuko datuak hartuko dituen aldagaiaren izena, adibidez, x.

Azpinprimakiak eskabide-taulako ("Eskabideak") datu egokiak erakutsi beharko lituzke bezero edo bezero-id. bakoitzeko (Bezero_ID -> x).). Hori posible izan dadin, noski, eskabide-taulako eskabide bakoitza bezero bakar bati bakarrik esleitu behar zaio. Bestela, Bezr_ID izeneko beste eremu bat erabil dezakezu; nolanahi ere, eremu hori inprimaki nagusiko eremu berdinarekin ez dela nahastuko ziurtatzeko Bezeroa_Zenbakia izena izango du.

Orain besterik gabe konparatu "Eskabidek" taulako Bezr_ID eta "Bezeroak" taulako Bezero_ID. Hori, adibidez, x aldagaiarekin egin daiteke ondorengo SQL instrukzioaren bidez:

SELECT * FROM Eskabideak WHERE Bezero_Zenbakia =: x (azpinprimakiak eskabide-taulako datu guztiak erakustea nahi baduzu)

edo:

SELECT Artikulua FROM Eskabideak WHERE Bezero_Zenbakia =: x (eskabide-taulako azpinprimakiak soilik "Artikulua" eremuko datuak erakustea nahi baduzu)

SQL instrukzioa Datu-iturburua eremuan sar daiteke, edo bestela, parametro-kontsulta egoki bat sor dezakezu eta hor azpinprimakia erabili ahal izango duzu.

Estekatu hona:

Azpinprimaki bat sortzen bada, sartu inprimaki gurasoko balizko balioak biltegiratzeko erabiliko den aldagaia. Azpinprimakia kontsulta batean oinarrituta badago, sartu kontsultan definitu zen aldagaia. Inprimakia Datu-iturburua eremuan sartutako SQL instrukzio bat erabilita sortu bazen, sartu instrukzioan erabilitako aldagaia. Edozein aldagai-izen aukeratu daiteke. Balio anitz sartu nahi badira, sakatu ⇧+⏎.

Adibidez, Estekatu hemendik atalean BezeroID eremua eremu nagusi gisa definitu bazenuen, orduan, BezeroID eremuko balioak irakurtzeko aldagaiaren izena defini dezakezu Estekatu hona atalean. Orain SQL instrukzio bat definitzen baduzu Datu-iturburua koadroan instrukzioan aldagai hori sartuta, balioak azpinprimakian bistaratuko dira.

Iragazkia

Sartu inprimakiko datuak iragazteko behar diren baldintzak. Iragazki-espezifikazioak SQL erregelak jarraitzen ditu WHERE klausula erabili gabe. Adibidez, "Mikel" izena duten erregistro guztiak bistaratu nahi badira, datu-eremuan honakoa idatzi behar da: Izena = 'Mikel'. Baldintzak konbinatu ere egin daitezke: Izena = 'Mikel' OR izena = 'Asier'. Bi baldintza horietako edozeinekin bat datozen erregistroak bistaratuko dira.

Iragazteko funtzioa Iragazki automatikoa eta Iragazki lehenetsia ikonoen bidez erabilgarri dago erabiltzailearen moduan, Inprimaki-nabigazioaren barran

Nabigazio-barra

Beheko inprimaki-barrako nabigazio-funtzioak erabili daitezkeen zehazten du.

"Inprimaki gurasoa" aukera azpinprimakietan erabiltzen da. Aukera hori hautatzen baduzu azpinprimaki batentzat, inprimaki nagusiko erregistroak erabiliz nabiga dezakezu kurtsorea azpinprimakian kokatzen duzunean. Azpinprimaki bat inprimaki nagusian 1:1 erlazioarekin estekatzen denez, nabigazioa egin daiteke beti inprimaki nagusian.

Onartu datuak aldatzea

Datuak aldatu ahal diren zehazten du.

Onartu datuak ezabatzea

Datuak ezabatu ahal diren zehazten du.

Onartu datuak gehitzea

Datuak gehitu ahal diren zehazten du.

Ordenatu

Inprimakian datuak ordenatzeko baldintzak zehazten ditu. Ordenatze-baldintzen espezifikazioak SQL erregelak jarraitzen ditu ORDER BY klausula erabili gabe. Adibidez, datu-base bateko erregistro guztiak eremu baten arabera gorantz edo beste eremu baten arabera beherantz ordenatu nahi badira, sartu Izena ASC, Abizena DESC ('Izena' eta 'Abizena' datu-eremuen izenak direla suposatuta).

Ordenatzeko Inprimaki-nabigazioaren barrako ikono egokiak erabil daitezke erabiltzaile moduan. Ordenatu gorantz, Ordenatu beherantz, Ordenatu.

Zikloa

Tab teklaren bidezko nabigazioak nolakoa izan behar duen zehazten du. Tab tekla erabilita, aurrerantz egin daiteke inprimakian. Aldi berean ⇧ tekla sakatzen bada, nabigazioa aurkako noranzkoan egingo da. Azken (edo lehen) eremura iritsita Tab tekla berriro sakatzen bada, efektu desberdinak izan ditzake. Definitu tekla-kontrola honako aukeren bidez:

Aukera

Esanahia

Lehenetsia

Ezarpen honek automatikoki definitzen du lehendik dagoen datu-basearen estekari jarraituko dion zikloa: Inprimakiak datu-base baten esteka badu, Tab teklak lehenespenez hurrengo edo aurreko erregistrora eramango zaitu azken eremutik irtetean (ikus Erregistro guztiak). Datu-base baten estekarik ez badago, hurrengo/aurreko inprimakia erakutsiko da (ikus uneko orrialdea)

Erregistro guztiak

Aukera hau datu-baseetako inprimakiei bakarrik aplikatzen zaie eta erregistro guztietan zehar nabigatzeko erabiltzen da. Inprimaki baten azken eremutik irteteko tab tekla erabiltzen baduzu, uneko erregistroa aldatu egingo da.

Uneko erregistroa

Aukera hau datu-baseetako inprimakiei bakarrik aplikatzen zaie eta uneko erregistroan nabigatzeko erabiltzen da. Inprimaki baten azken eremutik irteteko tab tekla erabiltzen baduzu, uneko erregistroa aldatu egingo da.

Uneko orrialdea

Inprimaki baten azken eremutik irtetean, kurtsoreak salto egiten du hurrengo inprimakiaren lehen eremura. Hori da HTML inprimakietako estandarra eta, beraz, aukera hau bereziki erabilgarria da halako inprimakietan.


Zer da azpinprimaki bat?

Datu-base bateko taula edo kontsulta batean oinarrituta sortzen dira inprimakiak. Datuak modu atseginean bistaratzen dituzte eta datuak sartzeko edo datuak editatzeko erabil daitezke.

Inprimaki bat behar baduzu, taula edo kontsulta bati erreferentzia egin diezaiokeena eta beste taula batetik datuak bistara ditzakeena, orduan azpinprimaki bat sortu behar duzu. Adibidez, azpinprimaki hori beste datu-base bateko taulak bistaratzen dituen testu-koadro bat izan daiteke.

Azpinprimakia inprimaki nagusiaren osagai gehigarria da. Inprimaki nagusiari "inprimaki nagusia" edo "maisua" esaten zaio. Inprimaki batetik taula bat baino gehiago atzitu nahi izanez gero, beharrezkoak dira azpinprimakiak. Taula bakoitzak bere azpinprimakia behar du.

Inprimaki bat sortu ondoren, azpinprimaki bihur daiteke. Hori egiteko, sartu Diseinu modua eta ireki inprimaki-nabigatzailea. Inprimaki-nabigatzailean, (azpinprimaki bihur daitekeen) inprimaki bat arrastatu (maisu bihur daitekeen) beste inprimaki batera.

Zure dokumentuko erabiltzaileak ez du ikusiko inprimakiak azpinprimakiak dituela. Datuak sartu edo lehendik daudenak erakusten dituen dokumentua soilik ikusten du erabiltzaileak.

Datu-eremuko Estekatu hemendik eremua zehaztu inprimaki maisuan. Azpinprimakian, Estekatu hona eremua eremu gisa ezar daiteke eta Estekatu hemendik eremuko edukiarekin bat egingo du.

Erabiltzaileak datuetan nabigatzen duenean, inprimakiak uneko datu-erregistroak bistaratzen ditu. Inprimakiak definituta badaude, 200ms inguruko atzerapen laburraren ondoren azpinprimakiko edukia bistaratuko da. Atzerapen horren bidez, inprimaki maisuko datu-erregistroko datuak azkar araka daitezke. Hurrengo datu-erregistro maisura nabigatuz gero atzerapen-mugaren barnean, azpinprimikietako datuak ez dira eskuratu eta bistaratu behar.

Emaguzu laguntza!