Gertaerak

Gertaerak fitxa-orrian, makro bat eslei diezaiekezu inprimakian gertatzen diren gertaera batzuei.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua - aukeratu Inprimakia - Gertaerak fitxa.

Ireki Inprimaki-kontrolak tresna-barra edo Inprimaki-diseinua tresna-barra, egin klik Inprimakia ikonoan - Gertaerak fitxa.


Gertaera bat makro batekin estekatzeko, gertaera gauzatzen denean exekutatu beharreko komando guztiak biltzen dituen makroa idatzi behar duzu lehendabizi. ... botoian klik eginez, dagokion gertaerari esleitu makro haudagokion gertaeraren ondoan. Esleitu makroa elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Bertan makroa hauta dezakezu.

Ondorengo ekintzak indibidualki konfigura daitezke, hau da, zeure elkarrizketa-koadroak erabil ditzakezu ekintza bat deskribatzeko:

  1. Errore-mezua bistaratzea,

  2. Ezabatze-prozesua berrestea (datu-erregistroak direnean),

  3. Parametro-kontsulta,

  4. Sarrerak egiaztatzea datu-erregistroak gordetzean.

Horrek esan nahi duena da, adibidez, datu-erregistro bat ezabatzean "ezabatzea berrestea" eska dezakezula "Benetan ezabatu nahi duzu wyz bezeroa?" edo antzeko ohar batekin.

Ohar-ikonoa

Gertaeren elkarrizketa-koadroan erakusten diren gertaerak ezin dira zuzenean editatu. Gertaera bat zerrendatik ezaba dezakezu Ezab tekla sakatuz.


Makro batekin esteka daitezkeen inprimakietako gertaerak zerrendatzen eta deskribatzen ditu:

Bete parametroak

Bete parametroak gertaera kargatuko den inprimakiak bete behar diren parametroak dituenean gertatzen da. Adibidez, inprimakiaren datu-iturburuak honako SQL komandoaa izan daiteke:

SELECT * FROM address WHERE name=:name

Hemen kargatzean bete beharreko parametroa da :name. Posible bada, parametroa automatikoki beteko da inprimaki nagusitik. Parametroa ezin bada bete, gertaerari dei egiten zaio eta estekatutako makro batek bete dezake parametroa.

Bidali aurretik

Bidali aurretik gertaera inprimaki-datuak bidali aurretik gertatzen da.

Birkargatu aurretik

Birkargatu aurretik gertaera inprimakia birkargatu aurretik gertatzen da. Datu-edukiak ez freskatu gabe daude.

Birkargatzean

Birkargatzean gertaera inprimakia birkargatu bezain pronto zuzenean gertatzen da. Datu-edukiak freskatu dira.

Deskargatu aurretik

Deskargatu aurretik gertaera inprimakia deskargatu baino lehen gertatzen da; alegia, inprimakia bere datu-iturburutik bereizi baino lehen.

Deskargatzean

Deskargatzean gertaera inprimaki bat deskargatu ondoren zuzenean gertatzen da; hau da, inprimakia bere datu-iturburutik banandu denean.

Eguneratu aurretik

Eguneratu aurretik gertaera erabiltzaileak aldatutako kontrol-edukia datu-iturburuan idatzi baino lehen gertatzen da. Estekatutako makroak ekintza hori eragotzi dezake FALSE (faltsua) itzultzen badu.

Eguneratu ondoren

Eguneratu ondoren gertaera erabiltzaileak aldatutako kontrol-edukia datu-basean idatzi ondoren gertatzen da.

Berrezarri aurretik

Berrezarri aurretik gertaera inprimakia berrezarri aurretik gertatzen da. Estekatutako makroak ekintza hori eragotzi dezake FALSE (faltsua) itzultzen badu.

Inprimaki bat berrezartzen da ondorengo baldintzetako bat betetzen bada:

  1. 'Reset' botoi gisa definitutako (HTML) botoi bat sakatzen du erabiltzaileak.

  2. Datu-iturburu bati estekatutako formula batean erregistro berri eta huts bat sortzen da. Azken erregistroan, esaterako, Hurrengo erregistroa botoia sakatuz.

Berrezarri ondoren

Berrezarri ondoren gertaera inprimaki bat berrezarri ondoren gertatzen da.

Erregistro-ekintzaren aurretik

Erregistro-ekintzaren aurretik gertaera uneko erregistroa aldatu baino lehen gertatzen da. Adibidez, estekatutako makroak berrespena eskatu dezake elkarrizketa-koadro baten bidez.

Erregistro-ekintzaren ondoren

Erregistro-ekintzaren ondoren gertaera uneko erregistroa aldatu bezain pronto gertatzen da.

Erregistroa aldatu aurretik

Erregistroa aldatu aurretik gertaera uneko erregistroaren erakuslea aldatu baino lehen gertatzen da. Adibidez, estekatutako makroak ekintza hori eragotzi dezake FALSE (faltsua) itzultzen badu.

Erregistroa aldatu ondoren

Erregistroa aldatu ondoren gertaera uneko erregistroaren erakuslea aldatu bezain pronto gertatzen da.

Errorea gertatzean

Errorea gertatzean gertaera datu-iturburua atzitzen denean errore bat gertatzen bada aktibatzen da. Inprimakietan, zerrenda-koadroetan eta konbinazio-koadroetan aplikatzen da.

Ezabatzea berrestean

Ezabatzea berrestean gertaera datuak inprimakitik ezabatu bezain pronto gertatzen da. Adibidez, estekatutako makroak berrespena eskatu dezake elkarrizketa-koadro batean.

Kargatzean

Kargatzean gertaera inprimakia kargatu ondoren gertatzen da.

Emaguzu laguntza!