Orokorra

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua, eta aukeratu Inprimakia - Orokorra fitxa.

Ireki Inprimaki-kontrolak tresna-barra edo Inprimaki-diseinua tresna-barra, egin klik Inprimakia ikonoan, eta ondoren Orokorra fitxan.


Inprimaki bat inprimaki-kontrol desberdinak dituen testu-dokumentu bat edo kalkulu-orri bat da. Web orri batean inprimaki bat sortzen baduzu, erabiltzaileak bere datuak sartu ahal izango ditu hemen Internet bidez bidaltzeko. Inprimaki bateko inprimaki-kontroletako datuak zerbitzari batera transmitituko dira URLa zehaztuta eta zerbitzarian prozesatu ahal izango dira.

Izena

Inprimakirako izen bat zehazten du. Inprimakia inprimaki-nabigatzailean identifikatzeko erabiltzen da izen hau.

URLa

Betetako inprimakiko datuak zein URLtara bidaliko diren zehatz dezakezu hemen.

Markoa

Helburuko markoa kargatutako zein URLtan agertuko den zehazten du.

Eremuan klik egiten baduzu, zerrendan aukera bat hautatu, hurrengo dokumentua zein markotan kargatuko den zehazteko. Aukera hauek daude:

Sarrera

Esanahia

_blank

Dokumentua hutsik dagoen marko berri batean sortuko da.

_parent

Dokumentua maila altuagoko marko batean sortuko da. Ez badago goi-mailakorik, dokumentua marko berdinean sortuko da.

_self

Dokumentua marko berean sortuko da.

_top

Hurrengo dokumentua 'Top Window' (goiko leiho) batean sortuko da, hau da, hierarkiako maila goreneko markoan; markoa jada hierarkiako altuena bada, dokumentua uneko markoan sortuko da.


Bidalketa mota

Betetako inprimakiko informazioa bidaltzeko metodoa zehazten du.

"Get" metodoa erabiliz, kontrol bakoitzeko datuak ingurune-aldagai gisa bidaltzen dira. Datuak URLari eransten zaizkio "?1kontrola=1edukia&2kontrola=2edukia&..." egiturarekin eta hartzailearen zerbitzariko programa batek ebaluatzen du karaktere-katea.

"Post" metodoa erabiliz, berriz, inprimakiaren edukiarekin dokumentu bat sortzen da eta zehaztutako URLra bidaltzen da.

Bidalketaren kodetzea

Datu-transferentziaren kode mota zehazten du.

Kontrol-informazioaren datu-transferentzia

Inprimaki bat bidaltzean, LibreOffice(e)n erabilgarri dauden kontrol guztiak hartzen dira kontuan. Kontrolaren izena eta, baldin badago, dagokion balioa transmititzen dira.

Kontrolaren arabera erabakitzen da kasu bakoitzean zein balio transmitituko diren. Testu-eremuetan sarrera ikusgaiak transmititzen dira; zerrenda-koadroetan, hautatutakoak; kontrol-laukietan eta aukera-eremuetan erreferentziako balio asoziatuak transmititzen dira, eremu horiek aktibatuta badaude.

Informazioa transmititzeko modua hautatutako transferentzia-metodoaren (Get edo Post) eta kodetzearen araberakoa (URL edo multipart) izaten da. Get metodoa eta URL kodetzea hautatzen badira, adibidez, <Name>=<Value>; moduko balio-pareak bidaliko dira.

HTML espezifikazioan onartzen diren kontrolez gain, LibreOffice aplikazioak beste batzuk ere eskaintzen ditu. Oharra: zenbakizko formatu zehatz bat duten eremuetan, balio ikusgaiak transmititu beharrean, ezarritako formatu lehenetsiak transmititzen dira. LibreOfficeko kontroletako datuak nola bidaltzen diren erakusten du taula honek:

Kontrola

Balio-parea

Zenbakizko eremua, moneta-eremua

Dezimalen bereizlea beti puntu gisa bistaratzen da.

Data-eremua

Data-eremua formatu finkoan bidaltzen da (HH-EE-UUUU), erabiltzailearen ezarpen lokalak kontuan hartu gabe.

Ordu-eremua

Ordu-eremua formatu finkoan bidaltzen da (HH:MM:SS), erabiltzailearen ezarpen lokalak kontuan hartu gabe.

Eremu maskaratua

Eremu maskaratuen balioak testu-eremu gisa bidaltzen dira, hau da, inprimakian ikusgai dagoen balioa bidaltzen da.

Taula-kontrola

Taula-kontroletik beti zutabe indibidualak bidaltzen dira. Kontrolaren izena, zutabearen izena eta zutabearen balioa bidaltzen dira. Get metodoa eta URL kodetzea erabiliz, <Taula-kontrolaren izena>.<Zutabearen izena>=<Balioa> forman egingo da transmisioa, adibidez, eta balioa zutabearen araberakoa izango da.


Emaguzu laguntza!