Inprimaki-propietateak

Besteak beste, inprimaki osoaren datu-iturburua eta gertaerak zehatz ditzakezu elkarrizketa-koadro honetan.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua, eta aukeratu Inprimakia.

Ikonoa

Inprimakia


Propietateak elkarrizketa-koadroan datuak sartzen badituzu, kontuan izan hainbat lerrotako sarrerak erabil daitezkeela goitik behera irekitzen diren konbinazio-koadro batzuetan. SQL instrukzioak sar daitezkeen eremuei dagokie, baita testu-koadroen propietateei edo etiketa-eremuei ere. Eremu hauek ireki daitezke eta irekitako zerrendan testua sar daiteke. Ondorengo laster-teklak erabiltzen dira:

Teklak

Efektua

+beherako gezia:

Konbinazio-koadroa irekitzen du.

+gorako gezia:

Konbinazio-koadroa ixten du.

Shift+Enter

Lerro berria txertatzen du.

Gorako gezia

Kurtsorea aurreko lerroan kokatzen du.

Beherako gezia

Kurtsorea hurrengo lerroan kokatzen du.

Enter

Eremuko sarrera osatu eta kurtsorea hurrengo eremuan kokatzen du.


Zerrenda- edo konbinazio-koadroetan bezalaxe, eskuinaldeko eremuaren amaierako gezian klik eginez ireki edo itxi dezakezu zerrenda. Dena den, datuak sar daitezke bai zerrenda irekian bai goiko testu-eremuan. Zerrenda-aurkezpena erabiltzen duten propietateak salbuespen dira, adibidez "Zerrenda-sarrerak" propietatea, Zerrenda-koadroa eta Konbinazio-koadroa kontrol-eremuetarako ezar baitaiteke. Eremua irekita dagoenean soilik edita daitezke sarrerak hemen.

Orokorra

Datuak

Datuak fitxa-orri honetan defini itzazu inprimakiarekin estekatutako datu-baseari dagozkion inprimaki-propietateak.

Gertaerak

Gertaerak fitxa-orrian, makro bat eslei diezaiekezu inprimakian gertatzen diren gertaera batzuei.

Emaguzu laguntza!