Datuak

Datuak fitxa-orriaren bidez hautatutako kontrolari datu-iturburuak eslei dakizkioke.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua - aukeratu Kontrola - Datuak fitxa.

Ireki Inprimaki-kontrolak tresna-barra edo Inprimaki-diseinua tresna-barra, egin klik Kontrola ikonoan - Datuak fitxa.


Ohar-ikonoa

Datu-baseen estekak dituzten inprimakien kasuan, estekatutako datu-baseaInprimaki-propietateak aukeran definitzen da. Horretarako funtzioakDatuak fitxan aurkituko dituzu.


Kontrol baten Datuak fitxan ageriko diren ezarpenak kontrolaren araberakoak izango dira. Uneko kontrolean eta testuinguruan erabil daitezkeen aukerak soilik ikusiko dituzu.
Honako eremuak dituzu erabilgarri:

Datu-eremua

Datu-baseen inprimakietan kontrolak datu-eremuekin estekatu daitezke.

Aukera asko daude:

  1. Lehenengo kasua: Taula bakarra dago inprimakian.

    Datu-eremua atalean zehaztu behar duzu, iturburu-datuaren zein eremuren eduki bistaratu nahi duzun.

  2. Bigarren kasua: SQL kontsulta batek sortutako azpinprimakiari dagokio kontrola.

    Datu-eremua zehaztu behar duzu, SQL instrukzioaren zein eremuren eduki bistaratu nahi duzun.

  1. Hirugarren kasua: Konbinazio-koadroak

    Konbinazio-koadroetan, Datu-eremua atalean definitzen da erabiltzaileak sartu edo hautatutako balioak iturburu-datuen taulako inprimaki-taulako zein eremutan gordeko diren. (Konbinazio-koadroaren zerrendan bistaratutako balioak Zerrenda-edukian sartutako SQL instrukzioan oinarritzen dira).

  2. Laugarren kasua: Zerrenda-koadroak

    Iturburu-datuak ez ditu izaten bistaratu beharreko datuak, baina bai iturburu-datuei datu-eremu komun baten bidez estekatutako taula bat.

    Uneko datu-iturburuen taulari estekatutako taulatik datuak bistaratzeko zerrenda-koadro bat nahi baduzu, Datu-eremuan zerrenda-koadroko edukiari erreferentzia egiten dion datu-iturburuko taularen eremua zehaztu. Edo datuen bistaratzea kontrolatzen duen datu-basearen eremua zehatz dezakezu. Beste taularekiko esteka ematen du datu-eremu honek, bi taulak datu-eremu komun batekin esteka badaitezke. Identifikazio-zenbaki bakarrak gordetzen dituen datu-eremua izaten da normalean. Inprimakian bistaratu beharreko edukia duen datu-eremua SQL instrukzio bidez zehazten da Zerrenda-edukian.

Zerrenda-koadroek erreferentziekin funtzionatzen dute. SQL instrukzioekin estekatutako taulen bidez (4. kasua) edo balio-zerrendekin inplementa daitezke:

Estekatutako taulen bidezko erreferentziak (SQL instrukzioak)

Datu-eremu komun baten bidez inprimakia oinarritzen den taulari estekatutako datu-base bateko datuak zerrenda batean bistaratu nahi badituzu, zehaztu inprimaki-taularen esteka-eremua Datu-eremua aukeran.

SQL Hautatu baten bidez sortu da esteka,"SQL" edo "Native SQL" hautatzen baduzu,Zerrendaren edukia eremuko Zerrendaren edukiaren mota aukeran. Adibidez, "Eskabideak" taula estekatuta dago uneko inprimakiarekin, eta datu-basean "Bezeroa" taula "Eskabideak" taularekin estekatuta dago. SQL instrukzio bat horrela erabil daiteke:

SELECT BezeroIzena, BezeroZk FROM Bezeroak.

Adibide honetan, "BezeroIzena" estekatutako "Bezeroak" taulako datu-eremua da eta "BezeroZk" Datu-eremuan zehaztutako inprimaki-taulako eremuari estekatutako "Bezeroak" taulako eremua da.

Balio-zerrenden bidez emandako erreferentziak

Balio-zerrendak erabil ditzakezu zerrenda-koadroetan. Erreferentzia-balioak definitzen dituzten zerrendak dira balio-zerrendak. Horrela, inprimakiko kontrolak ez du zuzenean bistaratzen datu-baseko eremu baten edukia, baizik eta balio-zerrendan esleitutako balioa.

Balio-zerrenda baten erreferentziako balioak erabiltzen badituzu, ez da ikusiko inprimakiko Datu-eremua aukeran zehaztutako datu-eremuaren edukia, baizik eta esleitutako balioak: "Balio-zerrenda" aukeratu bazenuen Zerrenda-edukiaren mota ataleko Datuak fitxan eta erreferentziako balio bat esleitu bazenien inprimakiko zerrenda-sarrera ikusgaiei Zerrenda-sarrera atalean (Orokorra fitxan sartutakoak), orduan erreferentziako balioak datu-eremuko datu-edukiarekin konparatuko dira. Erreferentziako balioa egokitzen bazaio datu-eremu baten edukiari, elkartutako zerrenda-sarrerak bistaratuko dira inprimakian.

Erreferentziako balioa (aktibo)

Erreferentziako balio bat esleitu dakieke aukera-botoiei eta kontrol-laukiei. Erreferentziako balioa zerbitzari batera bidaliko da web inprimakia bidaltzean. Datu-baseen inprimakietan, sartutako balioa kontrol-eremuari esleitutako datu-basean idatziko da.

Web inprimakien erreferentziako balioak

Web inprimaki bat diseinatzen baduzu eta kontrolaren egoerari buruzko informazioa bidali behar bada zerbitzarira, erreferentziako balioak erabilgarriak izaten dira. Erabiltzaileak kontrolean klik egiten badu, dagokion erreferentziako balioa zerbitzariari bidaltzen zaio.

Bi kontrol-eremu badituzu "emakumezkoa" eta "gizonezkoa"aukerentzat, eta, adibidez, 1 erreferentziako balioa ezartzen badiozu "emakumezkoa" eremuari eta 2 balioa "gizonezkoa" eremuari, 1 balioa helaraziko zaio zerbitzariari erabiltzaileak "emakumezkoa" eremuan klik egiten duenean; "gizonezkoa"eremuan klik egiten duenean, berriz, 2 balioa bidaliko da.

Datu-baseetako inprimakien erreferentziako balioak

Datu-baseetako inprimakietan, aukera edo kontrol-lauki baten egoera ere identifika dezakezu erreferentziako balioarekin eta balio hori datu-basean gorde. Hiru aukeraz osatutako talde bat baduzu, adibidez, "egiten ari da", "eginda", eta "berregiten", eta erreferentziako balio gisa, "ToDo", "OK", eta "BR", ezarri badiezu, erreferentziako balio horiek agertuko dira datu-basean aukera horietako batean klik egitean.

Erreferentziako balioa (desaktibatuta)

Kalkulu-orrietako kontrol-laukiak eta aukera-botoiak uneko dokumentuko gelaxkekin lot daitezke. Kontrola gaituta badago, Erreferentziako balioa (aktiboa) aukeran sartu duzun balioa kopiatuko da gelaxkan. Kontrola desgaituta badago, Erreferentziako balioa (desaktibatuta) aukerako balioa kopiatuko da gelaxkan.

Gelaxka estekatua

Kalkulu-orri bateko gelaxka estekatu baten erreferentzia zehazten du. Kontrolaren egoera bizia edo edukiak gelaxka-edukiekin estekatzen da. Hurrengo taulek kontrolak eta haiei dagozkien esteka mota zerrendatzen dituzte:

Gelaxka estekatua duen kontrol-laukia

Ekintza

Emaitza

Hautatu kontrol-laukia:

TRUE (egia) gelaxka estekatuan sartu da.

Desautatu kontrol-laukia:

FALSE (gezurra) gelaxka estekatuan sartu da

Hiru egoerako kontrol-laukiari "zehaztugabe" egoera ezartzen zaio_

#NV gelaxka estekatuan sartu da.

Gelaxka estekatuan zenbaki bat itzultzen duen zenbaki edo formula bat sartu:

Sartutako balioa TRUE bada edo 0 ez bada: Kontrol-laukia hautatuko da.
Sartutako balioa FALSE edo 0 bada: Kontrol-laukia desautatu da.

Garbitu gelaxka estekatua, edo sartu testua, edo sartu testua edo errorea ematen duen formula bat:

Kontrol-laukia "zehaztugabe" egoeran ezarriko da hiru egoerako kontrol-laukia bada, bestela kontrol-laukia desautatu egingo da.

Hautatu koadroa. Erreferentzia-balioa koadroak testua dauka:

Erreferentzia-balioa koadroko testua gelaxkan kopiatzen da.

Desautatu koadroa. Erreferentzia-balioa koadroak testua dauka:

Sarrera huts bat kopiatzen da gelaxkan.

Erreferentzia-balioa koadroak testua dauka. Sartu testu bera gelaxkan:

Kontrol-laukia hautatu da.

Erreferentzia-balioa koadroak testua dauka. Sartu beste testu bat gelaxkan:

Kontrol-laukia desautatu da.


Gelaxka estekatua duen aukera-botoia (aukera-botoia)

Ekintza

Emaitza

Hautatu aukera-botoia:

TRUE (egia) gelaxka estekatuan sartu da.

Beste aukera-botoi bat hautatuz gero, aukera-botoia desautatu egingo da:

FALSE (gezurra) gelaxka estekatuan sartu da.

Gelaxka estekatuan zenbaki bat itzultzen duen zenbaki edo formula bat sartu:

Sartutako balioa TRUE bada edo 0 ez bada: Aukera-botoia hautatzen da.
Sartutako balioa FALSE edo 0 bada: Aukera-botoia desautatu egiten da.

Garbitu gelaxka estekatua, edo sartu testua, edo sartu testua edo errorea ematen duen formula bat:

Aukera-botoia desautatu egiten da.

Egin klik aukera-botoian. Erreferentzia-balioa koadroak testua dauka:

Erreferentzia-balioa koadroko testua gelaxkan kopiatzen da.

Egin klik talde bereko beste aukera-botoi batean. Erreferentzia-balioa koadroak testua dauka:

Sarrera huts bat kopiatzen da gelaxkan.

Erreferentzia-balioa koadroak testua dauka. Sartu testu bera gelaxkan:

Aukera-botoia hautatzen da.

Erreferentzia-balioa koadroak testua dauka. Sartu beste testu bat gelaxkan:

Aukera-botoia garbitzen da.


Gelaxka estekatua duen testu-koadroa

Ekintza

Emaitza

Sartu testua testu-koadroan:

Testua gelaxka estekatuan kopiatzen da.

Garbitu testu-koadroa:

Gelaxka estekatua garbitzen da.

Sartu testu bat edo zenbaki bat gelaxka estekatuan.

Testu bat edo zenbaki bat kopiatzen da testu-koadroan.

Sartu formula bat gelaxka estekatuan:

Formularen emaitza testu-koadroan kopiatzen da.

Garbitu gelaxka estekatua:

Testu-koadroa garbitzen da.


Gelaxka estekatua duten zenbakizko eremua eta eremu formatuduna

Ekintza

Emaitza

Sartu zenbaki bat eremuan:

Zenbakia gelaxka estekatuan kopiatzen da.

Garbitu eremua:

0 balioa gelaxka estekatuan ezartzen da.

Sartu zenbaki bat itzultzen duen zenbaki edo formula bat gelaxka estekatuan:

Zenbakia eremuan kopiatzen da.

Garbitu gelaxka estekatua, edo sartu testua, edo sartu testua edo errorea ematen duen formula bat:

0 balioa ezartzen da eremuan.


Gelaxka estekatua duen kontrol-laukia

Zerrenda-koadroak estekatzeko bi modu onartzen ditu, ikus "Gelaxka estekatuaren edukia" propietatea.

  1. Estekatutako edukiak: Sinkronizatu zerrenda-koadroan hautatutako testu-edukia gelaxka-edukiarekin.

  2. Hautapen-kokaleku estekatua: Zerrenda-koadroan hautatutako elementu bakunaren kokalekua gelaxkan dagoen zenbakizko balioarekin sinkronizatuta dago.

Ekintza

Emaitza

Hautatu zerrenda-elementu bakun bat:

Edukia estekatua dago: Elementuaren testua gelaxka estekatuan kopiatzen da.

Hautapena estekatua dago: Hautatutako elementuaren kokapena gelaxka estekatuan kopiatzen da.
Adibidez, hirugarren elementua hautatzen bada, 3 zenbakia kopiatuko da.

Hautatu zerrenda-elementu anitz:

#NV gelaxka estekatuan sartu da.

Desautatu zerrenda-elementu guztiak:

Edukiak estekatua daude: Gelaxka estekatua garbitzen da.

Hautapena estekatua dago: 0 balioa gelaxka estekatuan ezartzen da.

Sartu testu bat edo zenbaki bat gelaxka estekatuan:

Edukiak estekatua daude: Bilatu eta hautatu zerrenda-elementu berdin bat.

Hautapena estekatua dago: Zerrenda-elementu hau zehaztutako kokalekuan (1 zenbakiarekin hasita lehenengo elementutik) hautatzen da. Ez bada bilatzen, elementu guztiak desautatuko dira.

Sartu formula bat gelaxka estekatuan:

Bilatu eta hautatu formularen emaitza eta estekatzeko modua batzen dituen zerrenda-elementu bat.

Garbitu gelaxka estekatua:

Desautatu zerrenda-koadroko elementu guztiak:

Aldatu iturburu-barrutiko zerrendaren edukia:

Zerrenda-koadroko elementuak aldaketarekin bat etorriz eguneratzen dira. Hautapena mantendu egiten da. Gelaxka estekatua eguneratu egingo da agian.


Gelaxka estekatua duen konbinazio-koadroa

Ekintza

Emaitza

Sartu testua konbinazio-koadroaren edizio-eremuan edo hautatu sarrera bat goitibeherako zerrendan:

Testua gelaxka estekatuan kopiatzen da.

Garbitu konbinazio-koadroaren edizio-eremua:

Gelaxka estekatua garbitzen da.

Sartu testu bat edo zenbaki bat gelaxka estekatuan:

Testua edo zenbakia kopiatzen da konbinazio-koadroaren edizio-eremuan.

Sartu formula bat gelaxka estekatuan:

Formularen emaitza kopiatzen da konbinazio-koadroaren edizio-eremuan.

Garbitu gelaxka estekatua:

Konbinazio-koadroaren edizio-eremua garbitzen da.

Aldatu iturburu-barrutiko zerrendaren edukia:

Goitibeherako zerrendako elementuak aldaketarekin bat etorriz eguneratzen dira. Konbinazio-koadroko editatu eremua eta gelaxka estekatua ez dira aldatzen.


Gelaxka estekatuaren edukia

Hautatu kalkulu-orri bateko gelaxka estekatu batekin zerrenda-koadro bat estekatzeko modua.

  1. Estekatutako edukiak: Sinkronizatu zerrenda-koadroan hautatutako testu-edukia gelaxka-edukiarekin. Hautatu "Hautatutako sarrera".

  2. Hautapen-kokaleku estekatua: Zerrenda-koadroan hautatutako elementu bakunaren kokalekua gelaxkan dagoen zenbakizko balioarekin sinkronizatuta dago. Hautatu "Hautatutako sarreraren kokalekua".

Iragazki-proposamena

Inprimakia diseinatzean, 'Iragazki-proposamena' propietatea ezarri ahal zaie testu-koadroei, haietako bakoitzaren Propietateak elkarrizketa-koadroko Datuak fitxan. Iragazki moduaren hurrengo bilaketetan, eremu horietan egongo den informazioa hautatu ahal izango da. Eremuen edukia Osatze automatikoa funtzioa erabilta hautatu daiteke. Kontuan izan, hala ere, funtzio horrek memoria-espazio eta denbora asko behar duela, batez ere datu-base handietan erabiltzen bada, eta beraz, kasu bakanetan soilik erabili beharko litzatekeela.

Iturburu-gelaxkaren bitartea

Sartu hemen kalkulu-orri baten zerrenda-koadro bateko edo konbinazio-koadro bateko sarrerak dituen gelaxka-barrutia. Zutabe anitzeko barrutia sartzen bada, ezkerrean dagoen zutabearen edukiak soilik erabiliko dira kontrola betetzeko.

Kate hutsa NULL da

Kate hutseko sarrera nola maneiatu behar den definitzen du. 'Bai' ezartzen bada, zero luzerako kate-sarrera bati NULL balioa emango zaio. 'Ez' bada, edozein sarrera bere horretan hartuko da, inolako bihurketarik gabe.

Kate huts bat zero luzera ("") duen katea da. Normalean, NULL balioa eta kate hutsa ez dira berdinak. Oro har, NULL terminoa erabiltzen da definitu gabeko balioa, balio ezezaguna edo "oraindik ez da baliorik sartu" adierazteko.

Datu-base sistemak aldatu egiten dira, eta baliteke NULL balioak beste modu batera kudeatzea. Begira ezazu erabiltzen ari zaren datu-baseko dokumentazioa.

Lotutako eremua

Ohar-ikonoa

Lotutako eremua aukerako gelaxkako edukia ezabatzen bada arakatzailea propietatean, emaitzaren lehenengo eremua erabiliko da bistaratzeko eta datuak aldatzeko.


Zerrenda-koadroen propietate honek definitzen du estekatutako taula bateko zein datu-eremu bistaratuko den inprimakian.

Inprimakiko zerrenda-koadro batek inprimaki-taulari estekatutako taularen edukiak bistaratu behar baditu, Zerrenda-edukiaren mota eremuan definitu behar da bistaratzea SQL komandoak erabakiko duen edo (estekatutako) taula atzituko den. Lotutako zutabea propietateari dagokionez, indize bat erabiltzen da zehazteko kontsultako edo taulako zein datu-eremuri estekatzen zaion zerrenda-eremua.

Ohar-ikonoa

Taula bat baino gehiago atzitzeko erabiltzen diren inprimakietarako da Lotutako zutabea propietatea. Taula bakarrean oinarritzen bada inprimakia, inprimakian bistaratu beharreko eremua zuzenean zehaztuko da Datu-eremua aukeran. Dena den, zerrenda-koadroa datu-eremu komun baten bidez, uneko taulari estekatutako taula batetik datuak bistaratzea nahi baduzu, estekatutako datu-eremua Lotutako zutabea propietatearekin definitzen da.


Zerrendaren edukiaren motan "SQL" aukera hautatu bazenuen, SQL komandoak erabakiko du zehaztu beharreko indizea. Adibidea: Zerrendaren edukian, "SELECT 1.eremua, 2.eremua FROM taula-izena" moduko SQL komando bat zehazten denean ondorengo taula irekiko da:

Lotutako eremua

Esteka

-1

Hautatutako sarrerak zerrendan duen indizea Datu-eremua aukeran zehaztutako eremuari estekatuta dago.

{hutsik} edo 0

Datu-baseko "1. eremua" estekatzen zaio Datu-eremuan zehaztutako eremuari.

1

Datu-baseko "2. eremua" estekatzen zaio Datu-eremuan zehaztutako eremuari.


Zerrendaren edukiaren mota "Taula" aukera hautatu bazenuen Zerrendaren edukiaren mota, taula-egiturak erabakiko du zehaztu beharreko indizea. Adibidea: Zerrendaren edukian, datu-baseko taula hautatzen bada, ondorengo taula irekiko da:

Lotutako eremua

Esteka

-1

Hautatutako sarrerak zerrendan duen indizea Datu-eremua aukeran zehaztutako eremuari estekatuta dago.

{hutsik} edo 0

Taulako 1. zutabea estekatzen zaio Datu-eremuan zehaztutako eremuari.

1

Taulako 2. zutabea estekatzen zaio Datu-eremuan zehaztutako eremuari.

2

Taulako 3. zutabea estekatzen zaio Datu-eremuan zehaztutako eremuari.


Zerrendaren edukia

Datu-baseen inprimakietan, inprimaki-elementuaren zerrendarako datu-iturburua zehazten du. Eremu hori datu-baseen konexiorik gabeko dokumentuetarako balioen zerrenda bat definitzeko erabili daiteke.

Datu-baseetako inprimakietan, datu-iturburuak definitzen ditu zerrenda- edo konbinazio-koadroaren sarrerak. Hautatutako motaren arabera, datu-iturburu desberdinen artean aukera dezakezu Zerrendaren edukian, betiere zure datu-basean objektu horiek badaude. Zerrendaren edukiaren motan hautatutako motako datu-baseko objektu erabilgarri guztiak eskaintzen dira. Mota gisa "Balio-zerrenda" aukera hautatu baduzu, datu-baseen inprimakien erreferentziak erabil ditzakezu. Kontrolaren bistaratzea SQL komando batek kontrolatzen badu, SQL instrukzioa hemen sartzen da.

SQL instrukzioen adibideak:

Zerrenda-koadroetan, SQL instrukzioa honelakoa izan daiteke:

SELECT 1eremua, 2eremua FROM taula.

"taula" kontrolaren zerrendan (zerrenda-taula) bistaratzen diren datuak dituen taula da. "1eremua", berriz, inprimakiko sarrera ikusgaiak definitzen dituen datu-eremua da eta bere edukia zerrenda-koadroan bistaratzen da. "2.eremua" inprimaki-taularekin (balio-taula) Datu-eremua atalean zehaztutako eremuaren bidez estekatutako zerrenda-taulako eremua da. Horretarako Lotutako zutabea = 1 hautatuta behar da.

Konbinazio-koadroetan, SQL instrukzioa honelakoa izan daiteke:

SELECT DISTINCT eremua FROM taula.

"taula" zerrenda-taulako datu-eremua da "eremua", eta bere edukia konbinazio-koadroaren zerrendan bistaratzen da.

HTML dokumentuen balio-zerrendak

HTML inprimakietan Zerrenda-edukian balio-zerrenda bat sar dezakezu. Hautatu Zerrenda-edukiaren mota atalean "Balio-zerrenda" aukera. Sartutako balioak ez dira ikusgai egongo inprimakian, eta sarrera ikusgaiei balioak esleitzeko erabiliko dira. Zerrendaren edukian egindako sarrerak HTML <OPTION VALUE=...> etiketari dagozkio.

Zerrenda-koadro edo konbinazio-koadro batean hautatutako sarrera baten datu-transferentzian, bai Zerrenda-sarrerak ataleko Orokorra fitxan sartutako balio-zerrenda, inprimakian bistaratutakoa, bai Zerrenda-edukia ataleko Datuak fitxan sartutako balio-zerrenda, biak hartzen dira kontuan. Balio-zerrendan (<OPTION VALUE=...>) hutsik ez dagoen testu bat badago hautatutako kokalekuan, transmititu egingo da. Bestela, (<OPTION>) kontrolean bistaratutako testua bidaliko da.

Balio-zerrendak kontuan hartu beharreko kate huts bat ere izan behar badu, sartu "$$$empty$$$" balioa Zerrenda-edukian dagokion kokagunean (kontuan izan maiuskulak/minuskulak). LibreOffice aplikazioak sarrera hori kate huts gisa interpretatuko du, eta dagokion zerrenda-sarrerari esleituko dio.

Ondorengo taulak HTML, JavaScript eta LibreOffice(r)en Zerrenda-edukia eremuaren arteko konexioak erakusten ditu, "ListBox1" izena duen zerrenda-koadroa adibide gisa erabiliz. Kasu honetan, inprimakian ikusgai dagoen zerrenda-sarrera adierazten du "Item"ek:

HTML etiketa

JavaScript

Kontrolaren balio-zerrendan (Zerrendaren edukia)

Datuak transmititzen

<OPTION>Elementua

Ezin da

""

zerrenda-sarrera ikusgaia ("ListBox1=Item").

<OPTION VALUE="Value">Elementua

ListBox1.options[0].value="Balioa"

"Balioa"

Zerrenda-sarrerari esleitutako balioa ("ListBox1=Balioa").

<OPTION VALUE="">Item

ListBox1.options[0].value=""

"$$$empty$$$"

Kate hutsa ("ListBox1=").


Zerrendaren edukiaren mota

Zerrenda-koadroetako eta konbinazio-koadroetako zerrendak beteko dituzten datuak zehazten ditu

Balio-zerrenda aukeraren bidez Zerrenda-sarrerak eremuan, Orokorra fitxan, sartutako sarrera guztiak agertuko dira kontrolean. Datu-baseetako inprimakietan, erreferentziako balioak erabil ditzakezu (ikus Balio-zerrenden bidez emandako erreferentziak atala).

Kontrolaren edukia datu-base batetik irakurtzen bada, datu-iturburuaren mota zehatz dezakezu beste aukerekin. Adibidez, taula eta kontsulten artean aukera dezakezu.

Emaguzu laguntza!