Kontrolaren propietateak

Hautatutako kontrol baten propietateak editatzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua - aukeratu Kontrola.

Ikonoa

Kontrola


Ohar-ikonoa

Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzeko ezinbestekoa da diseinu moduan egotea eta kontrol bat hautatuta egotea.


Propietateak elkarrizketa-koadroan datuak sartzen badituzu, kontuan izan hainbat lerrotako sarrerak erabil daitezkeela goitik behera irekitzen diren konbinazio-koadro batzuetan. SQL instrukzioak sar daitezkeen eremuei dagokie, baita testu-koadroen propietateei edo etiketa-eremuei ere. Eremu hauek ireki daitezke eta irekitako zerrendan testua sar daiteke. Ondorengo laster-teklak erabiltzen dira:

Teklak

Efektua

+beherako gezia:

Konbinazio-koadroa irekitzen du.

+gorako gezia:

Konbinazio-koadroa ixten du.

Shift+Enter

Lerro berria txertatzen du.

Gorako gezia

Kurtsorea aurreko lerroan kokatzen du.

Beherako gezia

Kurtsorea hurrengo lerroan kokatzen du.

Enter

Eremuko sarrera osatu eta kurtsorea hurrengo eremuan kokatzen du.


Zerrenda- edo konbinazio-koadroetan bezalaxe, eskuinaldeko eremuaren amaierako gezian klik eginez ireki edo itxi dezakezu zerrenda. Dena den, datuak sar daitezke bai zerrenda irekian bai goiko testu-eremuan. Zerrenda-aurkezpena erabiltzen duten propietateak salbuespen dira, adibidez "Zerrenda-sarrerak" propietatea, Zerrenda-koadroa eta Konbinazio-koadroa kontrol-eremuetarako ezar baitaiteke. Eremua irekita dagoenean soilik edita daitezke sarrerak hemen.

Orokorra

Orokorra fitxaren bidez, inprimaki-kontrol baten propietate orokorrak defini daitezke. Propietateak aldatu egiten dira kontrol motaren arabera. Propietate hauek guztiak ez dira erabilgarriak kontrol guztietan.

Datuak

Datuak fitxa-orriaren bidez hautatutako kontrolari datu-iturburuak eslei dakizkioke.

Gertaerak

Gertaerak fitxa-orrian inprimakien kontrol-eremuetan gauzatzen diren gertaerak eta makroak esteka daitezke.

Data (XML inprimaki-dokumentuetarako)

XML inprimaki-dokumentu baten Propietateak elkarrizketa-koadroko Datuak fitxa-orriak XML inprimakien zenbait ezarpen eskaintzen ditu.

Emaguzu laguntza!