Inprimaki-kontrolak

Inprimaki-kontrolak tresna-barrak edo azpimenuak inprimaki dinamikoak sortzeko behar diren tresnak ditu. Tresna-barra edo azpimenua erabili dezakezu inprimaki bati kontrolak gehitzeko testuko, marrazkiko, kalkulu-orriko, aurkezpeneko edo HTML formatuko dokumentu batean. Adibidez, makro bat exekutatzen duen botoi bat gehitu dezakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Inprimaki-kontrolak.

Txertatu tresna-barrako ikonoa (baliteke hasieran ikusten ez den ikono hau gaitu behar izatea):

Icon

Inprimaki-kontrolak


Ohar-ikonoa

XML inprimaki-dokumentuek (XForms) kontrol berdinak erabiltzen dituzte.


Inprimaki bat sortzeko, ireki dokumentu bat eta inprimaki-kontrolak gehitzeko eta definitzeko erabili inprimaki-kontrolak tresna-barra. Inprimakia datu-basearekin ere esteka daiteke. Horrela, datu-basea manipulatzeko kontrolak erabil daitezke.

HTML dokumentu batean inprimaki bat sortzen duzunean, Interneten bidez datuak bidaltzeko erabil dezakezu.

Ohar-ikonoa

LibreOffice aplikazioak esportaziorako erabiliko duzun HTML bertsioak onartzen dituen inprimaki-propietateak soilik esportatuko ditu. HTML bertsioa zehazteko, aukeratu - Kargatu/gorde - HTML bateragarritasuna.


Dokumentu batean kontrol bat gehitzeko

  1. Inprimaki-kontrolak tresna-barran, egin klik gehitu nahi duzun kontrolaren ikonoan.

  2. Kontrola sortzeko arrastatu dokumentuan.

    Kontrol-eremu karratua sortzeko, eduki sakatuta tekla sagua arrastatzen duzun bitartean.

Iradokizun-ikonoa

Taula edo kontsulta bateko eremu-zerrendako eremu bat inprimaki bati gehitzeko, arrastatu gelaxka inprimakira. Testu-dokumentu batean, zutabe-goiburuko bat ere arrastatu dezakezu inprimakiari eremua gehitzeko. Eremurako etiketa bat sartzeko, eutsi sakatuta + teklak zutabe-goiburukoa arrastatzen ari zaren bitartean.


Kontrol bat aldatzea

  1. Saguaren eskuineko botoiaz egin klik kontrolaren gainean eta aukeratu Kontrola. Elkarrizketa-koadro bat irekiko da eta kontrolaren propietateak definitu ahal izango dituzu.

  2. Kontrol baten tekla bizkortzailea zehazteko, gehitu tilet bat (~) karakterearen aurrean, kontrolaren etiketan.

  3. Kontrolak dokumentu batetik bestera arrastatu eta jaregin ditzakezu. Kontrolak kopiatu eta itsats ditzakezu dokumentuen artean. Beste dokumentu bateko kontrol bat txertatzen denean, LibreOffice aplikazioak honakoak aztertzen ditu: datu-iturburuak, eduki mota, eta kontrolaren propietate-edukia. Beraz, kontrolak egitura-logikoa doitzen du helburuko dokumentuan. Adibidez, helbide-liburu batetik edukia bistaratzen duen kontrolak eduki berdina bistaratzen jarraituko du beste dokumentu batean kopiatu ondoren. Inprimaki-propietateak elkarrizketa-koadroko Datuak fitxa-orrian ikus ditzakezu propietate horiek.

Hautatu

Ikonoa

Ikono honek saguaren erakuslea hautatze moduan jartzen du, edo modu hori desaktibatzen du. Uneko inprimakiko kontrolak hautatzeko erabiltzen da hautatze modu hau.

Aktibatu/desaktibatu diseinu modua

Diseinu modua aktibatzen edo desaktibatzen du. Diseinua modutik erabiltzaile modura (eta alderantziz) azkar pasatzeko erabiltzen da funtzio hau. Aktibatu inprimaki-kontrolak editatzeko, desaktibatu inprimaki-kontrolak erabiltzeko.

Ikonoa

Aktibatu/desaktibatu diseinu modua

Kontrolaren propietateak

Hautatutako kontrol baten propietateak editatzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Ikonoa

Kontrola

Inprimaki-propietateak

Besteak beste, inprimaki osoaren datu-iturburua eta gertaerak zehatz ditzakezu elkarrizketa-koadro honetan.

Ikonoa

Inprimakia

Kontrol-laukia

Icon

Kontrol-laukia sortzen du. Inprimakietan funtzio bat aktibatu edo desaktibatzeko aukera emango dizu kontrol-laukiak.

Testu-koadroa

Icon

Testu-koadro bat sortzen du. Testu-koadroak erabiltzaileak testuak sartzeko eremuak dira. Inprimakietan, testu-koadroek datuak bistaratzen dituzte edo datu berriak sartzeko aukera eskaintzen dute.

Eremu formatuduna

Icon

Eremu formatuduna sortzen du. Eremu formatuduna da: sarrerak eta irteerak nola formateatuko diren eta zein balio murriztaile aplikatuko diren definitzeko aukera ematen duen testu-koadroa.

Kontrol-propietate bereziak izaten dituzte eremu formatudunek (hautatu Formatua - Kontrola).

Sakatzeko botoia

Icon

Sakatzeko botoia sortzen du. Funtzio hau zehaztutako gertaera bati, adibidez sagu-klikari, dagokion komandoa exekutatzeko erabil daiteke.

Posible da testua eta grafikoak aplikatzea botoi hauei.

Aukera-botoia

Icon

Aukera-botoia sortzen du. Aukera-botoiaren bidez, erabiltzaileak hainbat aukeraren artean bat aukera dezake. Funtzionalitate bereko aukera-botoiei izen bera ematen zaie (Izenapropietatea). Normaleantalde-laukia esleitzen zaie.

Zerrenda-koadroa

Icon

Zerrenda-koadro bat sortzen du. Erabiltzaileak zerrenda bateko sarrera bat hauta dezake zerrenda-koadro baten bidez. Inprimakia datu-base bati estekatua badago eta datu-basearekiko konexioa aktibo badagoZerrenda-koadroen morroia automatikoki agertuko da, dokumentuan zerrenda-koadroa txertatu ondoren. Zerrenda-koadroa sortzen lagunduko dizu morroi honek.

Konbinazio-koadroa

Icon

Konbinazio-koadroa sortzen du. Goitik behera jaisten den zerrenda duen lerro bakarreko zerrenda-koadroa da konbinazio-koadroa, eta erabiltzaileak aukera bat hautatu behar du bertan. Erabiltzaileak beste sarrerarik ez sartzeko zerrendan, "irakurtzeko soilik" propietatea eslei dakioke konbinazio-koadroari. Inprimakia datu-base bati lotua badago eta datu-basearekiko konexioa aktibo badago Konbinazio-koadroen morroia automatikoki agertuko da, dokumentuan konbinazio-koadroa sartu ondoren.

Etiketa-eremua

Icon

Testua bistaratzeko eremua sortzen du. Aurrez definitutako testua bistaratzeko soilik erabiltzen dira etiketa hauek. Eremu hauetan ezin da sarrerarik egin.

Inprimaki-diseinua

Inprimaki-diseinua tresna-barra irekitzen du.

Aktibatu/desaktibatu morroiak

Icon

Kontroletako morroien inprimaki automatikoak aktibatzen eta desaktibatzen ditu.

Testu-koadro, taula-kontrol eta beste kontrolen propietateak sar daitezke morroi hauen bidez.

Laster-menuko komandoak

Biratze-botoia

Icon

Biratze-botoia sortzen du.

Calc-eko kalkulu-orrian biratze-botoi bat gehitzen bada, datuak fitxa-orria erabil daiteke bi norantz dituen esteka sortzeko, biratze-botoia eta gelaxka baten artean. Emaitza gisa, gelaxka bateko edukia aldatzen denean, biratze-botoiko edukia eguneratu egingo da. Alderantziz ere egin daiteke. Biratze-botoiaren balioa aldatzen bada, gelaxkaren edukia eguneratu egingo da.

Korritze-barra

Icon

Korritze-barra sortzen du.

Korritze-barrarako propietate hauek zehatz ditzakezu:

Erabiltzaile-interfazearen izena

Semantika

Gut. korritze-balioa

Korritze-barraren gutxieneko altuera edo gutxieneko zabalera zehazten du.

Geh. korritze-balioa

Korritze-barraren gehieneko altuera edo gehieneko zabalera zehazten du.

Korritze-balio lehenetsia

Korritze-barra baten balio lehenetsia zehazten du. Inprimakia berrezartzen denean erabiltzen da.

Orientazioa

Korritze-barra baten orientazioa zehazten du, hau da, horizontala edo bertikala.

Aldaketa txikia

Korritze-barra batean korritu daitekeen gutxieneko lerro kopurua zehazten du, adibidez, gezi batean klik eginez.

Aldaketa handia

Korritze-barran urrats handia zenbatekoa den zehazten du, adibidez, klik egiten duzunean korritze-barrako kurtsorearen eta korritze-barrako geziaren artean.

Atzerapena

Korritze-barrako gertaera-exekuzioen atzerapena segundo-milarenetan zehazten du. Adibidez, korritze-barrako gezi-botoi batean klik egin eta saguaren botoi bat sakatzen duzunean gertatzen den atzerapena da.

Ikur-kolorea

Korritze-barrako gezien kolorea zehazten du.

Tamaina ikusgaia

Korritze-barrako kurtsorearen tamaina zehazten du, "balio-unitateetan". Adibidez, ("Geh. korritze-balioa" ken "Gut. korritze-balioa") / 2 formularen emaitza, korritze-barraren erdia hartzen duen kurtsorea da.

Korritze-barraren zabalera eta korritze-barraren altuera berdinak izateko, Tamaina ikusgaia zeron ezarri.


Calc aplikazioko kalkulu-orri batean, Datuak fitxa-orria erabil daiteke korritze-barraren eta gelaxkaren artean bi noranzko dituen esteka sortzeko.

Irudi-botoia

Irudi-botoiaren ikonoa

Irudi gisa bistaratzen den botoia sortzen du. Irudikapen grafikoaz gain, botoi "normal"aren propietate berak izaten dituzte irudi-botoiek.

Irudi-kontrola

Icon

Irudi-kontrol bat sortzen du. Datu-base bateko irudiak gehitzeko erabil daiteke soilik. Inprimaki-dokumentuan, irudia txertatzeko ireki Txertatu grafikoa elkarrizketa-koadroa kontrol horietakoren batean klik bikoitza eginez. Irudiak txertatzeko eta ezabatzeko komandoak dituen laster-menu bat ere badago (diseinu moduan ez).

Datu-baseetako irudiak inprimakietan bistara daitezke eta datu-basean irudi berriak txerta daitezke (baldin eta irudi-kontrolaren idazketaren kontra babestuta ez badago). Datu-baseko irudi motako eremu bati egin behar dio erreferentzia kontrolak. Beraz, sartu datu-eremua Datuak fitxako propietateen leihoan.

Data-eremua

Ikonoa

Data-eremua sortzen du. Inprimakia datu-base bati estekatua badago, datu-basetik har daitezke data-balioak.

"Goitibehera" propietatea esleitzen badiozu data-eremuari, erabiltzaileak egutegi bat ireki ahal izango du, data-eremuan data bat hautatzeko. Taula-kontrola eremuaren barneko data-eremuetan ere aplikatzen da hori.

Iradokizun-ikonoa

Data-eremuak oso erraz edita daitezke ↑ eta ↓ teklen bidez. Kurtsorearen kokalekuaren arabera, eguna, hilabetea edo urtea aurreratu edo atzera daitezke ↑,↓,←,→ teklak erabiliz.


Data-eremuen berariazko oharrak.

Ordu-eremua

Icon

Ordu-eremua sortzen du. Inprimakia datu-base bati estekatua badago, datu-basetik har daitezke inprimakirako ordu-balioak.

Iradokizun-ikonoa

Ordu-eremuak oso erraz edita daitezke gorako eta beherako gezien bidez. Kurtsorearen kokalekuaren arabera, orduak, minutuak edo segundoak gehitu edo murriztu egingo dira ↑,↓,←,→ erabiliz.


Fitxategi-hautapena

Icon

Hautapen-fitxategia egiteko botoia sortzen du.

Zenbakizko eremua

Icon

Zenbakizko eremua sortzen du. Inprimakia datu-base bati estekatua badago, datu-basetik har daitezke inprimakirako zenbakizko balioak.

Moneta-eremua

Icon

Moneta-eremua sortzen du. Inprimakia datu-base bati estekatua badago, datu-basetik har daitezke inprimakiaren moneta-eremuko balioak.

Eremu maskaratua

Icon

Eremu maskaratua sortzen du. Eremu maskaratuek sarrera maskara bat eta karaktere-maskara bat izaten dute. Zein datu sar daitezkeen zehazten du sarrera-maskarak. Karaktere-maskarak, berriz, eremu maskaratuaren edukia zehazten du inprimakia kargatzean.

Ohar-ikonoa

Kontuan izan eremu maskaratuak ez direla esportatu HTML formatuan.


Talde-markoa

Icon

Kontrol anitz elkartuta ikusteko markoa sortzen du. Talde-markoa aukeraren bidez, aukera-botoiak marko batean elkar daitezke.

Dokumentuan talde-marko bat txertatzen baduzu, Taldeko elementuen morroia abiaraziko da eta oso erraz sortu ahal izango dituzu aukera taldeak.

Oharra: Talde-marko bat arrastatzen baduzu lehendik dauden kontrolen gainetik eta ondoren kontrol bat hautatu nahi baduzu, lehenengo talde-markoaren laster-menua ireki behar duzu eta Antolatu - Eraman atzera aukeratu behar duzu. Ondoren, hautatu kontrola sakatzen duzun bitartean.

Ohar-ikonoa

Talde-markoak efektu bisualerako erabiltzen dira soilik. Aukera-eremuen elkartze funtzionala izen-definizioaren bidez egin daiteke. Aukera-eremu guztiak elkartzeko, idatzi izen bera aukera-eremu guztien Izena propietatean.


Taula-kontrola

Icon

Taula-kontrol bat sortzen du datu-base baten taula bat bistaratzeko. Taula-kontrol berri bat sortzen baduzu, Taula-elementuen morroia agertuko da.

Informazio berezia taula-kontrolei buruz.

Nabigazio-barra

Icon

Nabigaziorako barra sortzen du.

Nabigazioa barraren bidez, datu-base bateko erregistroak edo datu-baseko inprimaki bat lekuz alda daiteke. Nabigazioa barra horretako kontrolek eta LibreOffice aplikazioko Nabigazioa barra lehenetsiko kontrolek berdin funtzionatzen dute.

Kontrolaren foku automatikoa

Icon

Kontrolaren foku automatikoa aktibatuta badago, lehen inprimaki-kontrola hautatuta agertuko da dokumentua irekitzen denean. Botoia aktibatu gabe badago, dokumentua irekitzean testua hautatuko da. Zehatu den Aktibazio-ordena aukerak lehenengo inprimaki-kontrola zein den definitzen du.

Emaguzu laguntza!