Erakutsi marrazteko funtzioak

Egin klik Marrazkia barra irekitzeko edo ixteko. Uneko dokumentuan formak, lerroak, testuak eta bunbuiloak gehi ditzakezu barra horrekin.

Writer eta Calc dokumentuetan, Marrazkia tresna-barra aktibatu eta desaktibatu egin daiteke, Estandarra tresna-barrako ikono bat erabilita.

Icon

Erakutsi marrazteko funtzioak

Iradokizun-ikonoa

Tresna-barretan zein botoi dauden ikusgai aldatu dezakezu. Sakatu saguaren eskuineko botoiarekin tresna-barra bat, Botoi ikusgaiak komandora joateko.


Hautapena

Ikonoa

Uneko dokumentuko objektuak hautatzea ahalbidetzen du. Objektu bat hautatzeko, egin klik objektuan geziaren bidez. Objektu bat baino gehiago hautatzeko, arrastatu hautapen-marko bat objektuen inguruan. Hautapenean objektu bat gehitzeko, sakatu Shift eta egin klik objektuan.

Marra

Icon

Marra zuzen bat marrazten du uneko dokumentuan, sagua arrastatzen duzun lekuan. Marra 45 gradutara mugatzeko, eduki Shift sakatuta arrastatzen ari zarenean.

Iradokizun-ikonoa

Marra batean testua txertatzeko, egin klik bikoitza marran eta idatzi edo itsatsi zure testua. Testuaren noranzkoa eta marra marrazteko arrastatzean zuen noranzkoa bat datoz. Marra ezkutatzeko, hautatu Ikusezina eremua Marrazki-objektuen propietateak barrako Marra-estiloa koadroan.


Laukizuzena

Icon

Laukizuzen bat marrazten du uneko dokumentuan, sagua arrastatzen duzun lekuan. Egin klik laukizuzenaren izkina kokatzea nahi duzun lekuan, eta arrastatu, nahi duzun tamaina lortu arte. Karratua marrazteko, sakatu Shift arrastatzen duzun bitartean.

Elipsea

Icon

Obalo bat marrazten du uneko dokumentuan, sagua arrastatzen duzun lekuan. Egin klik obaloa marraztu nahi duzun lekuan, eta arrastatu, nahi duzun tamaina lortu arte. Zirkulu bat marrazteko, Shift sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Poligonoa

Icon

Marra zuzenen segmentuen serie batez osatutako marra marrazten du. Marra-segmentua marrazteko arrastatu, marra-segmentuaren bukaera-muturra definitzeko egin klik eta ondoren marra-segmentu berri bat marrazteko arrastatu. Egin klik bikoitza marra marrazten amaitzeko. Forma itxi bat sortzeko, egin klik bikoitza marraren hasiera-puntuan.

Puntu berriak 45 graduko angeluetan kokatzeko, mantendu sakatuta Shift tekla poligonoa marrazten duzun bitartean.

Editatu puntuak moduaren bidez poligonoaren puntu indibidualak modu dinamikoak alda daitezke.

Kurba

Icon

Bézier kurba leuna marrazten du. Egin klik kurba hastea nahi duzun lekuan, arrastatu, askatu, eta ondoren, eraman erakuslea kurba amaitzea nahi duzun lekura eta egin klik. Kurban marra zuzenen segmentu bat gehitzeko, erakuslea lekuz aldatu eta egin klik berriro. Egin klik bikoitza kurba marrazten amaitzeko. Forma itxi bat sortzeko, egin klik bikoitza kurba hasiko den lekuan. Arrastatzean egindako distantziak zehaztuko du kurbaren arkua.

Forma libreko marra

Icon

Foma libreko marra bat marrazten du uneko dokumentuan, kurtsorea arrastatzen duzun tokian. Marra amaitzeko, askatu saguaren botoia. Forma itxi bat marrazteko, askatu botoia marraren hasiera-puntutik hurbil.

Zirkulu-arkua

Icon

Zirkulu-arku bat marrazten du uneko dokumentuan. Zirkulu-arku bat marrazteko, arrastatu obalo bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren egin klik zirkulu-arkuaren hasiera-puntua definitzeko. Aldatu lekuz erakuslea bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez daukazu obaloan klik egin beharrik. Zirkulu batean oinarritutako arkua marrazteko, Shift sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Elipse-atala

Icon

Obalo baten arkuak eta bi erradiok definitutako forma bete bat marrazten du uneko dokumentuan. Elipse-atala marrazteko, arrastatu obalo bat nahi duzun tamainaraino eta ondoren, egin klik lehen erradioa definitzeko. Aldatu lekuz erakuslea, bigarren erradioa jarri nahi duzun lekura, eta egin klik. Ez daukazu obaloan klik egin beharrik. Elipse-atala marrazteko, Shift sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Zirkulu-segmentuak

Icon

Zirkulu-arku batek eta diametroak definitutako forma bete bat marrazten du uneko dokumentuan. Zirkulu-segmentu bat marrazteko, arrastatu zirkulu bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren egin klik diametroaren hasiera-puntua definitzeko. Aldatu lekuz erakuslea, diametroaren bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura, eta egin klik. Ez daukazu zirkuluan klik egin beharrik. Elipse-atala marrazteko, Shift sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Testu-koadroa

Icon

Testuaren noranzko horizontala duen testu-koadroa marrazten du, uneko dokumentuan arrastatzean. Nahi duzun tamainako testu-koadroa marrazten du dokumentuaren edozein lekutan, eta ondoren idatzi edo itsatsi testua. Biratutako testua lortzeko biratu testu-koadroa.

Testu-animazioa

Icon

Testu-noranzko horizontala duen testu animatua txertatzen du uneko dokumentuan.

Bunbuiloak

Icon

Noranzko horizontala duen testuaren bunbuilo angeluzuzen batean bukatuko den marra marrazten du, uneko dokumentuan arrastatzen hasten zaren lekutik. Bunbuiloaren tamaina aldatzeko arrastatu bunbuiloaren helduleku bat. Test bat gehitzeko, egin klik bunbuiloaren ertzean, eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua. Bunbuilo angeluzuzen bat bunbuilo biribil bihurtzeko, arrastatu izkinako helduleku handiena saguaren erakusleak esku itxura duenean.

Oinarrizko formak

Dokumentuan irudiak txertatzeko erabil dezakezun Oinarrizko formak tresna-barra irekitzen du.

Ikonoa

Oinarrizko formak

Ikur-formak

Ikur formak tresna-barra irekitzen du, eta horren bidez, grafikoak txerta daitezke dokumentuan.

Ikonoa

Ikur-formak

Bloke-geziak

Bloke geziak tresna-barra irekitzen du eta hortik grafikoak txerta daitezke dokumentuan.

Ikonoa

Bloke-geziak

Fluxu-diagramak

Legendak Fluxu-diagramak tresna-barra irekitzen du eta dokumentuan grafikoak txertatzeko erabil daiteke.

Ikonoa

Fluxu-diagramak

Bunbuiloak

Bunbuiloak tresna-barra irekitzen du eta dokumentuan grafikoak txertatzeko erabil daiteke.

Ikonoa

Bunbuiloak

Izarrak eta bandak

Izarrak eta bandak tresna-barra irekitzen du eta dokumentuan grafikoak txertatzeko erabil daiteke.

Ikonoa

Izarrak

Puntuak

Zure marrazkian puntuak edita daitezke.

Fontwork galeria

Fontwork elkarrizketa-koadroa irekitzen du, formatu-aukera arruntak erabilita sortu ezin daitekeen estilodun testua txertatu ahal izateko dokumentuan.

Ikonoa

Fontwork galeria

Fitxategitik

Irudi bat txertatzen du uneko dokumentuan .

Icon

Irudia

Aktibatu/desaktibatu estrusioa

3D efektuak aktibatzen eta desaktibatzen ditu hautatutako objektuentzat.

Asiako hizkuntzen euskarria

Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.

Bunbuilo bertikalak

Icon

Noranzko bertikala duen testuan bunbuilo angeluzuzen batean bukatuko den marra marrazten du, uneko dokumentuan arrastatzen hasten zaren lekutik. Bunbuiloaren tamaina aldatzeko arrastatu bunbuiloaren helduleku bat. Test bat gehitzeko, egin klik bunbuiloaren ertzean, eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua. Bunbuilo angeluzuzen bat bunbuilo biribil bihurtzeko, arrastatu izkinako helduleku handiena saguaren erakusleak esku itxura duenean. Asiako hizkuntzen euskarria gaituta dagoenean erabil daiteke soilik.

Testu bertikala

Icon

Noranzko bertikala duen testuaren testu-koadroa marrazten du, uneko dokumentuan klik egitean edo arrastatzean Egin klik dokumentuko edozein lekutan, eta idatzi edo itsatsi testua. Gainera, testua gehitu nahi duzun lekura eraman dezakezu kurtsorea. Arrastatu testu-koadro bat eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua. Asiako hizkuntzen euskarria gaituta dagoenean soilik erabil daiteke.

Emaguzu laguntza!