Segurtasuna

Esportatutako PDF fitxategiaren segurtasun-aukerak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Esportatu honela - Esportatu PDF gisa, Segurtasuna fitxa.


PDF esportazioaren segurtasun-aukeren elkarrizketa-koadroaren irudia

Ezarri pasahitzak

Egin klik pasahitza sartzeko erabiliko den elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

PDFa bistaratzeko beharrezkoa izango den pasahitz bat zehaztu daiteke. Aukerako pasahitz bat sartu daiteke, PDFa bistaratzen ari den pertsonak dokumentua editatu edo inprimatu dezan eragozteko.

Inprimatzea

Ez da onartzen

Dokumentua inprimatzea ez dago onartuta.

Bereizmen txikia (150 dpi)

Dokumentua bereizmen txikian soilik (150 dpi) inprimatu daiteke. Ezarpen hori ez dute PDF irakurle guztiek onartzen.

Bereizmen handia

Dokumentua bereizmen handian inprimatu daiteke.

Aldaketak

Ez da onartzen

Ez da onartzen dokumentuan aldaketak egitea.

Orrialdeak txertatzea, ezabatzea eta biratzea

Orrialdeak txertatzea, ezabatzea eta biratzea soilik onartzen da.

Inprimaki-eremuak betetzea

Inprimaki-eremuak soilik betetzea onartzen da.

Iruzkinak, inprimaki-eremuak betetzea

Iruzkinak sortzea eta inprimaki-eremuak betetzea soilik onartzen da.

Edozer, orrialdeak erauztea salbu

Aldaketa guztiak onartzen dira, orrialdeak erauztea salbu.

Edukiak

Gaitu edukia kopiatzea

Hautatu edukiak arbelera kopiatzea gaitzeko.

Gaitu testu-atzipena erabilerraztasun-tresnentzat

Hautatu erabilerraztasun-tresnen testu-atzipena gaitzeko.

Orokorra

Hasierako bista

Erabiltzaile-interfazea

Estekak

Segurtasuna

Sinadura digitalak

Esportatu PDF gisa

Emaguzu laguntza!