Estekak

Zehaztu nola esportatuko diren dokumentuko laster-markak eta hiperestekak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Esportatu honela - Esportatu PDF gisa, Estekak fitxa.


PDF esportaziaren esteken aukeren elkarrizketa-koadroaren irudia

Orokorra

Esportatu laster-markak izendatutako helburu gisa

PDF fitxategietako laster-markak (helburuak edo erreferentziak) laukizuzen formako area gisa definitu daitezke. Horren gain, izendatutako objektuen laster-markak izenaren arabera definitu daitezke. Gaitu kontrol-laukia dokumentuko objektuen izenak baliozko laster-marken helburu gisa esportatzeko. Horrela, objektu horiek izenaren arabera estekatu daitezke beste dokumentu batzuekin.

Bihurtu dokumentuaren erreferentziak PDFko helburu

Gaitu kontrol-lauki hau beste ODF fitxategi batzuei erreferentzia egiten dieten URLak izen bereko PDF fitxategi bihurtzeko. Erreferentziatutako URLetan, .odt, .odp, .ods, .odg eta .odm luzapenak .pdf luzapen bihurtzen dira.

Esportatu fitxategi-sistemarekiko URL erlatiboak

Gaitu kontrol-lauki hau beste dokumentu batzuekin estekatzen dituzten URLak fitxategi-sistemako URL erlatibo gisa esportatzeko. Ikus "hiperesteka erlatiboak" laguntzan.

Dokumentu gurutzatuen estekak

Zehaztu nola maneiatuko diren PDF fitxategiak beste fitxategi batzuekin estekatzeko dituen hiperestekak.

Modu lehenetsia

PDF dokumentutik beste dokumentu batzuk lotzen dituzten estekak zure sistema eragilean zehaztuta dagoen moduan maneiatuko dira.

Ireki PDF irakurle aplikazioarekin

Dokumentuen arteko estekak irekitzeko, dokumentua erakusten ari den PDF irakurlea erabiliko da. PDF irakurleak gai izan behar du hiperestekan ageri den fitxategi mota zehatza maneiatzeko.

Ireki web arakatzailearekin

Dokumentuen arteko estekak Interneteko nabigatzailearekin irekiko dira. Interneteko nabigatzaileak hiperestekan zehaztu den fitxategi mota maneiatzeko gai izan behar du.

Orokorra

Hasierako bista

Erabiltzaile-interfazea

Estekak

Segurtasuna

Sinadura digitalak

Esportatu PDF gisa

Emaguzu laguntza!