Hasierako bista
PDF fitxategiak kanpoko PDF ikustailean izango duen hasierako ikuspegiaren aukerak ezartzen ditu.
Panelak
Orrialdea soilik
Hautatu hau orrialde-edukiak soilik erakusten dituen PDF fitxategia sortzeko.
Laster-markak eta orrialdea
Hautatu hau laster-marken paleta bat eta orrialde-edukiak erakusten dituen PDF fitxategia sortzea.
Miniaturak eta orrialdea
Hautatu hau miniaturen paleta orrialde-edukiak erakusten dituen PDF fitxategia sortzeko.
Ireki orrialdean
Hautatu hau irakurleak emandako orrialdea erakutsi dezan PDF fitxategia irekitzen duenean.
Handitzea
Lehenetsia
Hautatu hau orrialde-edukiak zoom egin gabe erakusten dituen PDF fitxategi bat sortzeko. Irakurlea zoom-faktore lehenetsi bat erabiltzeko konfiguratuta badago, orrialdea zoom-faktore horrekin erakutsiko da.
Doitu leihora
Hautatu hau orrialdea irakurlearen leihora doituta erakutsiko duen PDF fitxategia sortzeko.
Doitu zabalerara
Hautatu hau orrialdea irakurlearen leihoaren zabalerara doituta erakutsiko duen PDF fitxategia sortzeko.
Doitu ikusgaira
Hautatu hau orrialdeko testua eta grafikoak irakurlearen leihoaren zabalerara doituta erakutsiko duen PDF fitxategia sortzeko.
Zoom-faktorea
Hautatu PDF fitxategia irekiko denean dokumentuak izango duen zoom-faktorea.
Orrialde-diseinua
Lehenetsia
Hautatu hau orrialdek irakurlearen diseinu-ezarpenaren arabera erakusten dituen PDF fitxategi bat sortzeko.
Orrialde bakarra
Hautatu hau bakoitzean orrialde bat erakusten duen PDF fitxategi bat sortzeko.
Jarraia
Hautatu hau orrialdeak zutabe bertikal jarraian erakusten dituen PDF fitxategi bat sortzeko.
Aurrez aurre jarraian
Hautatu hau orrialdeak aurrez aurre zutabe jarraian erakusten dituen PDF fitxategi bat sortzeko. Bi orrialde baino gehiago badaude, lehen orrialdea eskuinaldean erakutsiko da.
Lehen orrialdea ezkerra da
Hautatu hau orrialdeak aurrez aurre zutabe jarraian erakusten dituen PDF fitxategi bat sortzeko. Bi orrialde baino gehiago badaude, lehen orrialdea ezkerrean erakutsiko da. Testu-diseinu konplexuetarako euskarria gaitu behar da 'Aukerak' elkarrizketa-koadroko 'Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak' atalean.