Orokorra

Dokumentua PDF fitxategi batera esportatzeko aukera orokorrak ezartzen ditu. Orrialde-barrutia, irudiak, ur-marka, inprimakiak eta beste parametro batzuk.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Esportatu honela - Esportatu PDF gisa, Orokorra fitxa.


PDF esportazioaren aukera orokorren elkarrizketa-koadroaren irudia

Barrutia

PDF fitxategian dauden orrien esportazio-aukerak ezartzen ditu.

Dena

Definitutako inprimatze-barruti guztiak esportatzen ditu. Inprimatze-barrutirik ez badago definiturik, dokumentu osoa esportatzen du.

Orrialdeak

Koadroan idazten diren orrialdeak esportatzen ditu.

Orrialdeen barruti bat esportatzeko, erabili 3-6 formatua. Orrialde bakarrak esportatzeko, erabili 7;9;11 formatua. Nahi bada, orrialde-barrutien eta orrialde bakarren konbinazio bat esportatu daiteke, 3-6;8;10;12 formatua erabilita.

Hautapena

Uneko hautapena esportatzen du.

Bustaratu PDFa esportazioaren ondoren

Ireki esportatutako dokumentua sistemaren PDF ikustaile lehenetsian.

Irudiak

Dokumentuko irudietarako PDF esportazio-aukerak ezartzen ditu.

note

Kapsulatutako aurrebistak dituzten EPS irudiak aurrebista modura soilik esportatzen dira. Kapsulatutako aurrebistak ez dituzten EPS irudiak leku-marka hutsi modura esportatzen dira.


Galerarik gabeko konpresioa

Galerarik gabeko konpresioa hautatzen du irudietarako. Pixel guztiak mantenduko dira.

JPEG konpresioa

Irudiak JPEG konpresioarekin gordetzeko aukera. Kalitate altuko mailarekin ia pixel guztiak mantentzen dira. Kalitate baxuarekin, zenbait pixel galtzen dira eta artefaktuak sortzen dira, baina fitxategiaren tamaina txikitu egiten da.

Kalitatea

Sartu JPEG konpresioaren kalitate-maila.

Murriztu irudi-bereizmena

Hautatu irudiak hazbeteko birlagintzeko edo tamainaz aldatzeko hazbeteko pixel gutxiago izan ditzan.

Hautatu irudien helburuko bereizmena.

Ur-marka

Gehitu testu motako ur-marka bertikal berde argi bat orrialdearen atzeko planoari. Ur-marka ez da iturburu-dokumentuaren parte.

Sinatu ur-markarekin

Markatu lauki hau ur-markadun sinadura gaitzeko.

Testua

Txertatu ur-markadun sinaduraren testua.

note

Ezin da doitu ur-markaren kokalekua, orientazioa eta tamaina. Ur-marka ez da iturburu-dokumentuan biltegiratzen.


Orokorra

PDF esportazio-aukera orokorrak ezartzen ditu.

PDF hibridoa (kapsulatutako ODF fitxategia)

Ezarpen honi esker, dokumentua .pdf fitxategi gisa esportatzen da bi fitxategi-formatu dituela: PDF eta ODF. PDF ikustaileetan .pdf fitxategi normal gisa ikusiko da, eta aldi berean, LibreOffice bidez editatu ahal izango da.

Artxiboa (PDF/A ISO 19005)

PDF/A-2b edo PDF/A-1b formatuetara bihurtzen du. Dokumentu elektronikoek denbora luzez irauteko asmatu diren fitxategi-formatuak dira horiek. Iturburu-dokumentuan erabili diren letra-tipo guztiak sortutako PDF fitxategian kapsulatuko dira. PDF etiketak idatziko dira.

Etiketadun PDFa (gehitu dokumentuaren egitura)

Hautatu PDF etiketak idaztea. Horrek fitxategiaren tamaina asko handitu dezake.

Etiketadun PDFek dokumentu-edukien egiturari buruzko informazioa du. Hori lagungarria da dokumentua pantaila desberdineko gailuetan bistaratzen denean eta pantaila irakurtzen duen softwarea erabiltzen denean.

Sortu PDF inprimakia

Aukeratu PDF inprimaki bat sortzea. PDF dokumentuaren erabiltzaileak inprimakia bete eta inprimatu ahal izango du.

Bidali formatua

Hautatu PDF fitxategitik inprimakiak bidaltzeko erabiliko den formatua.

Hautatu bidaltzailetik jasoko den datuen formatua: FDF (Forms Data Format), PDF, HTML edo XML.

Ezarpen honek dokumentuan kontrolerako ezartzen den URL propietatea gainidazten du.

Onartu eremu-izen bikoiztuak

Sortutako PDF fitxategian, eremu anitzetan izen bera erabiltzea ahalbidetzen du. Desgaitzen bada, izen unibokoak erabiliko dira eremu-izenak esportatzeko.

Esportatu laster-markak

Hautatu Writer dokumentuetako laster-markak PDF laster-marka gisa esportatu daitezen. Laster-markak eskemaren paragrafo guztietarako sortzen dira (Tresnak - Kapituluen zenbakitzea), bai eta iturburu-dokumentuan hiperestekak esleitu zaizkien aurkibideko sarrera guztietarako ere.

Iruzkinak PDF oharpen gisa

Hautatu Writer eta Calc dokumentuetako iruzkinak PDF oharpen gisa esportatzea.

Writer dokumentuetako iruzkinak LibreOffice aplikazioan erakusten diren itxurarekin esportatzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Inprimatu eta hautatu Marjinetan aukera Iruzkinak arean. Esportatutako orrialdeak eskalatu egingo dira eta iruzkinak marjinetan kokatuko dira.

Esportatu automatikoki txertatutako orrialde zuriak

Aktibatuta badago, automatikoki txertatutako orrialde zuriak PDF fitxategira esportatuko dira. PDFa bi aldeetatik inprimatu nahi bada erabiltzen da aukera hori, adibidez liburu batean kapituluen paragrafo-estilo bat ezarri bada beti orrialde bakoiti batean hasi dadin. Aurreko kapitulua orrialde bakoitian amaitzen bada, LibreOffice aplikazioak zenbaki bikoitia duen orrialde zuri bat txertatuko du. Aukera honek kontrolatzen du orrialde bikoiti hori esportatuko den ala ez.

Erabili erreferentziako XObjects objektuak

Aukera honek kontrolatzen du PDF irudiak nola esportatuko diren berriro PDFra. Aukera desgaituta badago, PDF datuen lehen orria irteeran sartuko da. PDF esportazioak erabilitako irudiak, letra-tipoak eta beste baliabide batzuk batzen ditu esportazioan. Eragiketa hori konplexua da, baina emaitza ikustaile askotan bistaratu daiteke. Aukera gaituta dagoenean, erreferentziako XObject objektuaren markaketa erabiltzen da: eragiketa sinplea da, baina ikustaileek markaketa hori onartu behar dute irudi bektorialak erakusteko. Bestela, ordezko bit-mapa bat erakutsiko da.

Orokorra

Hasierako bista

Erabiltzaile-interfazea

Estekak

Segurtasuna

Sinadura digitalak

Esportatu PDF gisa

Emaguzu laguntza!