Esportatu PDF gisa

Uneko fitxategia Portable Document Format formatuan (PDF), 1.4 bertsioan, gordetzen du. PDF bat edozein plataformatan ikusi eta inprima daiteke jatorrizko formatuan, baldin eta dagokion softwarea instalatuta badago.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Esportatu honela - Esportatu PDF gisa.


Orokorra

Dokumentua PDF fitxategi batera esportatzeko aukera orokorrak ezartzen ditu. Orrialde-barrutia, irudiak, ur-marka, inprimakiak eta beste parametro batzuk.

Hasierako bista

PDF fitxategiak kanpoko PDF ikustailean izango duen hasierako ikuspegiaren aukerak ezartzen ditu.

Erabiltzaile-interfazea

Kanpoko PDF ikustailearen erabiltzaile-interfazearen aukerak zehazten ditu.

Estekak

Zehaztu nola esportatuko diren dokumentuko laster-markak eta hiperestekak.

Segurtasuna

Esportatutako PDF fitxategiaren segurtasun-aukerak zehazten ditu.

Sinadura digitalak

Fitxa honek sinadura digitala duten PDFak esportatzeko aukerak ditu.

Esportatu oharrak

Uneko fitxategia PDF formatuan esportatzen du.

Emaguzu laguntza!