Koaderno-barra erabiltzea

Komando-barra komando-ikonoak bistaratzeko modu berri bat da, haiek azkarrago erabili ahal izateko balio duena.

Abisu-ikonoa

Eginbide hau esperimentala da eta erroreak sor ditzake edo espero ez den moduan porta daiteke. Eginbidea gaitzeko, aukeratu - LibreOffice - Aurreratua eta hautatu Gaitu eginbide esperimentalak kontrol-laukia.


Modu lehenetsian, LibreOffice komandoak menu teilakatuetan eta ikonoz beteriko tresna-barretan taldekatuta daude.

Koaderno-barrak kontrolak eta ikonoak antolatzeko beste modu bat erakusten du, ez ikonoen errenkada zuzen modura, baizik eta komandoen eta edukien taldeak testuinguruaren arabera bistaratuta.

Koaderno-barran, maiz erabilitako komandoak taldeka antolatzen dira eta haiek atzitzea azkartzen da. Horrela, menuz menuko aukeran eta tresna-barretako komando-ikonoen arakatze luzeak saihesten dira.

Koaderno-barra Writerren, Calc-en eta Impressen daude erabilgarri. Erabiltzaile-interfazeak orain diseinu bat baino gehiago dauka erabilgarri. Diseinua aldatzeko, aukeratu Ikusi - Erabiltzaile-interfazea, eta azpimenuan, hautatu zein diseinu erabili nahi duzun.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Erabiltzaile-interfazea menua


Erabiltzaile-interfazearen diseinuak

Erabiltzaile-interfazea sarrerak interfazeko zein elementu ikusgai izango diren definitzen du. Honako hiru diseinuak ez dira koaderno-barra motakoak:

Erabiltzaileak tresna-barra gehiago aktibatzen dituenean, egoera berria erabiltzaile-profilean gordeko da. Hortaz, koaderno-barraren modutik itzultzean, aurretik ikusgai jarritako tresna-barra guztiak ikusgai egongo dira.

Koaderno-barraren modu erabilgarriak

Koaderno-barraren moduan, tresna-barra eta alboko barra guztiak ezkutuan daude eta koaderno-barra goiko aldeak agertzen da.

Ohar-ikonoa

Fitxadun moduan, menu-barra ezkutatuta dago modu lehenetsian. Menu-barra bistaratzeko, hautatu leihoaren goian ezkerrean dagoen Menu-barra ikonoa.


Ohar-ikonoa

Fitxadun barra multzo-barra moduak ere aldaera trinko gisa daude erabilgarri.


Iradokizun-ikonoa

Koaderno-barrako ikonoen tamaina - LibreOffice - Ikusi - Koaderno-barrako ikono-tamaina zerrendan doitu daiteke.


Ohar-ikonoa

Koaderno-barra ezin da pertsonalizatu.


Abisu-ikonoa

Koaderno-barraren uneko inplementazioa (LibreOffice 6.4) Writer, Calc eta Impress moduluei berdin eragiten die. Moduluetako bateko koaderno-barran aldaketa bat egiten bada, gainerako moduluetan ere eragina izango du.


Emaguzu laguntza!