Multimedia erreproduzigailua

Multimediaren erreproduzitzailearen leihoa irekitzen du hor filma edo soinu motako fitxategia aurreikusteko, baita fitxtaegi horiek uneko dokumentuan txertatzeko ere.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Multimedia erreproduzigailua.


Multimedia-erreproduzitzaileak multimedia formatu desberdinak onartzen ditu. Multimedia-erreproduzitzaileko multimedia-fitxategiak ere txerta daitezke dokumentuan.

Ireki

Nahi den film-fitxategiaren edo soinu-fitxategiaren aurrebista irekitzen du.

Aplikatu

Uneko film-fitxategia edo soinu-fitxategia multimedia-objektu gisa txertatzen du uneko dokumentuan.

Erreproduzitu

Uneko fitxategia erreproduzitzen du.

Pausa

Uneko fitxategiaren erreprodukzioa pausatzen edo berrabiarazten du.

Gelditu

Uneko fitxategiaren erreprodukzioa gelditzen du.

Errepikatu

Fitxategia zenbait aldiz erreproduzitzen du.

Mutu

Soinua aktibatzen eta desaktibatzen du.

Bolumen-graduatzailea

Bolumena doitzen du.

Ikusi

Filmaren erreprodukzioaren tamaina doitzen du.

Kokalekuaren graduatzailea

Dokumentuko beste kokaleku batera eramaten du.

Emaguzu laguntza!