Fitxategiak
Fitxategi berriak gehitzen dizkio hautatutako gaiari.
Fitxategi mota
Hautatu gehitu nahi duzun fitxategi mota.
Aurkitutako fitxategiak
Erabilgarri dauden fitxategiak zerrendatzen ditu. Hautatu gehitu nahi duzun fitxategia, eta ondoren egin klik Gehitu aukeran. Zerrendan fitxategi guztiak gehitzeko, egin klik Gehitu denak aukeran.
Bilatu fitxategiak
Aurkitu gehitu nahi dituzun fitxategiak dituen direktorioa eta ondoren klik Ados botoian.
Gehitu
Hautatutako fitxategia gehitzen du uneko gaian.
Gehitu denak
Zerrendako fitxategi guztiak uneko gaian gehitzen ditu.
Aurrebista
Hautatutako fitxategiaren aurrebista bistaratzen edo ezkutatzen du.
Aurrebistaren koadroa
Hautatutako fitxategiaren aurrebista bistaratzen du.