Formatuaren marka
Azpimenu bat irekitzen du formatu-marka bereziak (zuriune zatiezinak, marratxo bigunak eta aukerako jauziak) txertatzeko.
Tarte zatiezina
Lerro-jauzietan karaktereak batera mantenduko dituen lekua txertatzen du.
Marratxo zatiezina
Lerro-jauzietan karaktereak batera mantenduko dituen marratxoa txertatzen du.
Marratxo biguna
Marratxo ikusezin bat txertatzen du hitz batean. Marratxo hori lerroko azken karakterea denean agertu egiten da eta lerro-jauzi bat sortzen du.
Zabalerarik ez, aukerako jauzia
Tarte ikusezin bat txertatzen du hitz batean. Tarte horrek lerro-jauzia txertatzen du lerroko azken karakterea denean. Testu-diseinu konplexua(CTL) gaituta dagoenean erabilgarri egoten da.
Zabalerarik ez jauzirik ez
Tarte ikusezin bat txertatzen du hitz batean. Tarte horrek hitza batera mantentzen du lerroaren amaieran. Testu-diseinu konplexua(CTL) gaituta dagoenean erabilgarri egoten da.
Ezkerretik eskuinerako marka
Testuaren noranzkoaren marka bat txertatzen du. Horrek markaren ondoren dagoen edozein testutan eragina izaten du. Testu-diseinu konplexua(CTL) gaituta dagoenean erabilgarri egoten da.
Eskuinetik ezkerrerako marka
Testuaren noranzkoaren marka bat txertatzen du. Horrek markaren ondoren dagoen edozein testutan eragina izaten du. Testu-diseinu konplexua(CTL) gaituta dagoenean erabilgarri egoten da.