Letra-tipoen ezaugarriak

Hautatu eta aplikatu letra-tipoen ezaugarri tipografikoak karakterei.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Karakterea - Letra-tipoa fitxa.

Aukeratu Ikusi - Estiloak, ireki sarrera baten laster-menua, eta aukeratu Aldatu/Berria - Letra-tipoa fitxa.

Ireki laster-menua datu-baseko taula bateko errenkada-goiburuko batean - aukeratu Taularen formatua - Letra tipoa fitxa.

Aukeratu Formatua - Titulua - Karakterea fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Legenda - Karakterea fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Ardatza - Karakterea fitxa (diagrama-dokumentuak).

Ondoren, sakatu Ezaugarriak...


LibreOffice suiteak OpenType letra-tipoak onartzen ditu. OpenType formatuaren bi onura nagusiak dira plataforma anitzekin bateragarria dela eta oso hedatuak dauden karaktere multzoak eta diseinu-ezaugarriak onartzen dituela. Hortaz, hizkuntzen euskarri aberatsagoa eta kontrol tipografiko aurreratua eskaintzen ditu.

Ohar-ikonoa

'Letra-tipoaren ezaugarriak' elkarrizketa-koadroan bistaratutako ezaugarriak hautatutako letra-tipoaren araberakoak izango dira.


Letra-tipoaren ezaugarrien koadroa

Letra-tipoaren ezaugarrien koadroak letra-tipo horretarako erabilgarri dauden ezaugarri konfiguragarriak ditu.

Letra-tipoaren ezaugarriak bistaratzeko leihoa

Ezaugarriak bistaratzeko leihoak testu lehenetsi bat bistaratzen du, hautatutako ezaugarriak ikuskatu ahal izateko.

Emaguzu laguntza!