Hedapenak eguneratzea

Egin klik Bilatu eguneratzeak botoian, Hedapenen kudeatzailean, instalatutako hedapenen eguneratzerik badagoen Interneten begiratzeko. Hautatutako hedapenen lineako eguneratzeak bakarrik bilatzeko, egin klik eskuineko botoiaz laster-menuan eta, gero, aukeratu Eguneratu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Hedapenen kudeatzailea, eta sakatu Bilatu eguneratzeak botoia.


Bilatu eguneratzeak botoian klik egiten duzunean edo Eguneratu komandoa aukeratzen duzunean, 'Hedapenen eguneratzea' elkarrizketa-koadroa bistaratuko da, eta eguneratzerik erabilgarri dagoen begiratzen hasiko da.

Eguneratzeak bilatzen diren bitartean, aurrerapen-adierazlea izango duzu ikusgai. Itxaron elkarrizketa-koadroan mezuak azaldu arte, edo sakatu 'Utzi' botoia eguneratze-bilaketa bertan behera utzi nahi baduzu.

Ez badago eguneratzerik erabilgarri, elkarrizketa-koadroko mezuak horixe esango dizu: eguneratzerik ez dagoela. Itxi elkarrizketa-koadroa.

Eguneratze erabilgarririk aurkituz gero, automatikoki instalatu ahal izango duzu, edo bestela eragiketaren bat egin beharko duzu:

Beharbada hautatzeko modukoak ez diren sarrerak izango ditu 'Hedapenen eguneratzea' elkarrizketa-koadroak, eta, beraz, ezingo da eguneratze automatikorik egin.

'Instalatu' botoia sakatzen duzunean, 'Deskargatu eta instalatu' elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.

Zuzenean deskarga daitezkeen hedapen guztiak deskargatuko dira orain. Aurrerapena ikus dezakezu 'Deskargatu eta instalatu' elkarrizketa-koadroan. Hedapen bat ezin bada deskargatu, mezu bat bistaratuko da. Eragiketak jarraitu egingo du gainerako hedapenekin.

Hedapen batzuek "arakatzailean oinarrituriko eguneratzea" esaldia eduki dezakete. Hedapenen kudeatzaileak ezin ditu hedapen horiek deskargatu. Web-nabigatzaile bat ireki behar da webgune jakin batetik hedapenen eguneratze bat deskargatzeko. Baliteke erabiltzaileak webgune horretan urrats gehiago egin behar izatea hedapena deskargatu ahal izateko. Deskargatu ondoren, hedapena eskuz instalatu behar duzu; adibidez, hedapenaren ikonoan klik bikoitza egin dezakezu fitxategi-arakatzaile batean.

"Arakatzaileak oinarrituriko eguneratzea" marka duten hedapenetan, hedapenen kudeatzaileak dagokion webgunean irekiko du web-nabigatzailea. Hori elkarrizketa-koadroa ixten duzunean gertatzen da, hedapenen eguneratze guztiak deskargatu ondoren. Zuzenean deskarga daitekeen hedapenik ez badago, web-nabigatzailea abiarazten da berehala.

Azken hedapena deskargatutakoan, instalazioari ekingo zaio. Lehendabizi, eguneratzea behar bezala deskargatu ahal izan zaien instalatutako hedapen guztiak kenduko dira. Ondoren, eguneratutako hedapenak instalatuko dira. Erroreren bat gertatzen bada, instalazioak huts egin duela adierazten duen mezu bat bistaratuko da, baina eragiketak aurrera jarraituko du.

Eguneratze guztiak prozesatu badira, amaitu duela adieraziko du Deskargatu eta Instalatu elkarrizketa-koadroak. Deskargatu eta instalatzeko prozesua bertan behera utzi baduzu, egin klik Abortatu eguneratzea botoian.

Erakutsi eguneratze guztiak

Lehenespenez, deskarga daitezkeen hedapenak bakarrik erakusten dira elkarrizketa-koadroan. Bestelako hedapenak eta errore-mezuak ere ikus nahi badituzu, markatu Erakutsi eguneratze guztiak.

Emaguzu laguntza!