Sinadura digitalak

Dokumentuan eta dokumentutik sinadura digitalak gehitzen eta kentzen ditu. Elkarrizketa-koadroa ziurtagiriak ikusteko ere erabil daiteke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Sinadura digitalak - Sinadura digitalak.

Aukeratu Tresnak - Makroak - Sinadura digitala.

Aukeratu Fitxategia - Propietateak - Orokorra fitxa, eta egin klik Sinadura digitalak botoian.

Egin klik bikoitza edo eskuineko klika Egoera barrako Sinadura eremuan.


Sinadura digitalei buruz

Zerrenda

Uneko dokumenturako sinadura digitalak zerrendatzen ditu.

'Sinatuta' ikonoak Ikonoa baliozko sinadura digitala adierazten du, eta 'Harridura-marka' ikonoak Ikonoa, berriz, sinadura digital baliogabea.

Ikus hau ere: Sinadura digitalak.

Erabili AdES-bateragarria den sinadura, aukera dagoenean

ODF eta OOXML fitxategietarako XAdES sinadurak sortzea hobesten du, PDF fitxategietarako PAdES sinadurak sortzea hobesten du.

Ikusi ziurtagiria

Ikusi ziurtagiria elkarrizketa-koadroa irekitzen da.

Sinatu dokumentua

Hautatu ziurtagiria elkarrizketa-koadroa irekitzen da.

Kendu

Hautatutako sinadura zerrendatik kentzen du. Ondorengo gainerako sinadurak ere kentzen ditu, PDF formatuaren kasuan.

Emaguzu laguntza!