Transformazioa
Sartu edo editatu XML iragazki baten fitxategi-informazioa.
Dokumentu mota
Sartu XML fitxategiaren DOCTYPEa.
Iragazkirik zehaztuta ez duen fitxategi bat irekitzean iragazki bat detektatzeko identifikatzaile publikoa erabiltzen da.
Arakatu
Fitxategia hautatzeko koadro bat irekitzen du.
Esportaziorako XSLTa
Esportatzeko iragazki bat bada, sartu esportatzeko erabili nahi duzun XSLT estilo-orriaren fitxategi-izena.
Inportaziorako XSLTa
Inportatzeko iragazki bat bada, sartu inportatzeko erabili nahi duzun XSLT estilo-orriaren fitxategi-izena.
Inportaziorako txantiloia
Idatzi inportatzeko erabili nahi duzun txantiloiaren izena. Txantiloian, XML etiketak bistaratzeko estiloak definitzen dira.
Txantiloia daukan direktoriorako bide-izena LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Bide-izenak aukeran egon behar du sartuta. XML fitxategi bat irekitzean (bere iragazkiak txantiloia erabiltzen duelarik), lehenbizi txantiloia irekitzen da. Txantiloian, LibreOffice estiloak mapatu ditzakezu XML etiketak bistaratzeko XML dokumentuan.