Teklatua

LibreOffice komandoen laster-teklak edo LibreOffice Basic-eko makroak esleitzen edo editatzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua fitxa. Dokumentu batek irekita egon behar du.


Uneko aplikazioaren edo LibreOfficeko aplikazio guztien laster-teklak eslei edo edita daitezke.

note

Sistema eragilean erabiltzen diren laster-teklak ez esleitu.


LibreOffice

LibreOfficeko aplikazio guztietan arruntak diren laster-teklak bistaratzen ditu.

LibreOfficeko uneko aplikazioaren laster-teklak bistaratzen ditu.

Laster-teklak

Laster-teklak eta asoziatutako komandoak zerrendatzen ditu. Funtzio-zerrendan hautatutako komandoaren laster-teklak esleitzeko edo aldatzeko, egin klik zerrendako laster-tekla batean, eta ondoren egin klik Aldatu eremuan.

Funtzioak

Laster teklei eslei diezazkiokezun funtzio-kategoriak eta LibreOffice funtzioak zerrendatzen ditu.

Kategoria

Funtzio-kategoria erabilgarriak zerrendatzen ditu. Estiloei laster-teklak esleitzeko, ireki "Estiloak" kategoria.

Funtzioa

Hautatu laster-tekla esleitu nahi diozun funtzioa, egin klik Laster-teklak zerrendako tekla-konbinazio batean, eta ondoren egin klik Aldatu aukeran. Hautatutako funtzioak dagoeneko laster-tekla bat badu, Teklak zerrendan bistaratzen da.

Teklak

Hautatutako funtzioari esleitutako laster-teklak bistaratzen ditu.

Aldatu

Funtzioa zerrendan hautatutako komandoari Laster-teklak zerrendan hautatutako tekla-konbinazioa esleitzen dio.

Ezabatu

Hautatutako elementua edo elementuak ezabatzen ditu berrespena eskatu gabe.

Kargatu

Laster-teklen konbinazioa aurretik gordetako batek ordezten du.

Gorde

Uneko laster-teklen konbinazioa gordetzen du. Horrela gero berriro karga daiteke.

Berrezarri

Aldatutako balioen ordez balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Emaguzu laguntza!