Menuak
LibreOffice menuak modulu guztietarako pertsonalizatzea ahalbidetzen du.
Komando berriak gehitu ahal dira, lehendik dauden komandoak aldatu, edo menu-elementuak berrantolatu. Makroen bidez exekutatutako komandoak ere gehi daitezke, eta edozein motako estiloak aplikatu zuzenean menutik.
Bilatu
Sartu kate bat testu-koadroan, komandoen bilaketa mugatzeko.
Kategoria
Hautatu menu-komandoen kategoria goitibeherako zerrendan, komandoen bilaketa mugatzeko, edo korritu zerrenda beherantz. Makroen eta estiloen komandoak zerrendaren beheko aldean daude.
Funtzioa
Bilaketa-katea eta nahi den funtzioaren kategoria konbinatu ondoren lortutako emaitza bistaratzen du.
Deskribapena
Testu-koadroak hautatutako komandoaren deskribapen laburra dauka.
Esparrua
Hautatu menua zein kokalekutan erantsiko den. LibreOffice modulu bati eransten bazaio, menua modulu horretan irekitako fitxategi guztietarako egongo da erabilgarri. Fitxategiari eransten bazaio, fitxategi hori ireki eta aktibo dagoenean soilik egongo da erabilgarri.
Helburua
Hautatu pertsonalizazioa aplikatuko zaion menua. Uneko funtzio multzoa beheko kutxan bistaratuko da.
Gehitu
Sakatu engranajearen ikonoan eta aukeratu 'Gehitu' menu berri bat gehitzeko.
Kendu
Sakatu engranajearen ikonoan eta aukeratu 'Ezabatu' menua ezabatzeko.
Menu pertsonalizatuak edo menu-sarrera pertsonalizatuak ezaba daitezke soilik.
Eskuinerako geziaren botoia
Sakatu eskuinerako geziaren botoia ezkerreko bistaratze-koadroan funtzio bat hautatzeko eta hura eskuineko bistaratze-koadroan kopiatzeko. Horrela, funtzioa hautatutako menuari gehituko zaio.
Ezkerrerako geziaren botoia
Sakatu ezkerrerako geziaren botoia hautatutako komandoa uneko menutik kentzeko.
Gorako eta beherako gezien botoiak
Sakatu gorako edo beherako gezien botoiak hautatutako komandoa gorantz edo beherantz mugitzeko bistaratutako menu-komandoen zerrendan.
Hautatutako komandoa arrastatu eta jaregin dezakezu hura nahi duzun tokira mugitzeko.
Txertatu
-
Txertatu bereizlea: Gehitu bereizle-marka bat menuen irakurerraztasuna hobetzeko eta komandoak gaiaren arabera taldekatzeko.
-
Txertatu azpimenua: Txertatu azpimenu-sarrera bat. Sartu izen bat azpimenu berrirako, ondoren datorren elkarrizketa-koadroan. Azpimenu berria automatikoki egongo da eskuragarri ediziorako menu-zerrendan.
Aldatu
-
Aldatu izena: Aldatu sarreraren izena.
Balio lehenetsiak
Menu honi aurretik egindako aldaketa guztiak ezabatzen ditu.