Aukerak

Zenbakidun edo buletdun zerrenden formatu-aukerak ezartzen ditu. Nahi izanez gero, zerrenda hierarkikoko maila indibidualetan formatua aplika daiteke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Buletak eta zenbakitzea. Ireki Aukerak fitxa-orria.


Formatua

Hautatu aldatu nahi duzun maila(k) eta ondoren zehaztu erabili nahi duzun formatua.

Maila

Hautatu formatu-aukerarako aldatu nahi duzun maila(k). Hautatuko maila nabarmendu egiten da aurrebistan.

Zenbakitzea

Hautatu hautatutako mailen zenbakitze-estiloa.

Hautapena

Deskribapena

1, 2, 3, ...

Zenbaki arabiarrak

A, B, C, ...

Letra maiuskulak

a, b, c, ...

Letra minuskulak

I, II, III, ...

Zenbaki erromatarrak (maiuskula)

i, ii, iii, ...

Zenbaki erromatarrak (minuskula)

A,... AA,... AAA,...

Alfabetoaren araberako zenbakitzea, letra maiuskulaz

a,... aa,... aaa,...

Alfabetoaren araberako zenbakitzea, letra minuskulaz

Buleta

Lerro baten hasieran buleta bat gehitzen du. Bulet-estilo bat aukeratzeko hautatu aukera hau, eta ondoren egin klik Karakterea botoian.

Irudiak

Irudi bat bistaratzen du buleterako. Hautatu aukera hau eta sakatu Hautatu erabili nahi duzun irudi-fitxategia aurkitzeko. Irudia dokumentuan kapsulatuko da.

Grafiko estekatuak

Irudi bat bistaratzen du buleterako. Hautatu aukera hau eta sakatu Hautatu erabili nahi duzun irudi-fitxategia aurkitzeko. Irudia esteka gisa txertatuko da irudi-fitxategian.

Bat ere ez

Ez du zenbakitze-estilorik aplikatu.


Ondorengo eremuen erabilgarritasuna Zenbakitzea koadroan hautatzen duzun estiloaren arabera dago.

Aurretik

Sartu karaktere edo testu bat zenbakiaren aurretik bistaratzeko zerrendan.

Ondoren

Sartu karaktere edo testu bat zenbakiaren ondoren bistaratzeko zerrendan. "1.)" estiloa erabiltzen duen zenbakidun zerrenda bat sortu nahi baduzu, idatzi ".)" koadro honetan.

Hasi:

Sartu uneko mailarako beste hasiera-zenbaki bat.

Karakterea

Bulet-ikur bat hautatzekoKaraktere bereziak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Grafikoentzako aukerak:

Hautatu...

Hautatu grafiko bat edo aurkitu bulet gisa erabili nahi duzun grafikoa.

Zabalera

Sartu grafikoaren zabalera.

Altuera

Sartu grafikoaren altuera.

Mantendu proportzioa

Grafikoaren tamaina-proportzioak mantentzen ditu.

Lerrokatzea

Hautatu grafikoaren lerrokatze-aukera.

Emaguzu laguntza!