Buletak eta zenbakitzea

Uneko paragrafoan zenbakitzea edo buletak gehitzen ditu, eta zenbakitzeari edo buletei formatua eman dakieke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Buletak eta zenbakitzea.

Formatua barran, sakatu

Bulet-zerrenda ikonoa

Aktibatu/desaktibatu buletak


Zenbakitzea eta zenbakitze-estiloak

Buletak eta zenbakitzea desaktibatzea paragrafo jakinetan

Buletak eta zenbakitzea elkarrizketa-koadroan ondorengo fitxak daude:

Buletak

Aplika daitezkeen bulet-estilo desberdinak bistaratzen ditu.

Ohar-ikonoa

Buletak eta paragrafoen zenbakitzea Writer, Impress eta Draw aplikazioetan soilik onartzen dira.


Zenbakitzea

Aplika daitezkeen zenbakitze-estilo desberdinak bistaratzen ditu.

Eskema

Zerrenda hierarkiko batean aplika daitezkeen estilo desberdinak bistaratzen ditu. LibreOffice(e)k gehienez bederatzi maila onartzen ditu zerrenda hierarkiko batean.

Grafikoak

Buletdun zerrenda batean bulet gisa erabil ditzakezun grafikoak bistaratzen ditu.

Kokagunea

Zenbakidun edo buletdun zerrendaren koska-, tarte- eta lerrokatze-aukerak ezartzen ditu.

Aukerak

Zenbakidun edo buletdun zerrenden formatu-aukerak ezartzen ditu. Nahi izanez gero, zerrenda hierarkikoko maila indibidualetan formatua aplika daiteke.

Emaguzu laguntza!