Aukerak

Hautatu idazten ari zarenean akatsak automatikoki zuzentzeko aukerak, eta ondoren sakatu Ados botoia.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak - Aukerak fitxa.


Erabili ordezpen-taula

Ordezpen-taulako lasterbide batekin bat datorren letra-konbinazio bat idazten baduzu, letra-konbinazioa ordezpen-testuarekin ordeztuko da.

Zuzendu HItz HAsierako BI MAiuskula

Bi letra maiuskula idazten badituzu "HItz" baten hasieran, bigarren letra maiuskula automatikoki ordeztuko du letra minuskula batek.

Esaldi guztietako lehen letra maiuskula bihurtu.

Esaldi guztietako lehen letra maiuskula bihurtzen du.

*Lodi*, /etzan/, -marratu- eta _azpimarratu_ automatikoak

Automatikoki aplikatzen du letra lodia, etzana, marratua edo azpimarratuaren formatua, asteriskoekin (*), barrekin (/), marratxoekin (-) edo azpimarrekin (_) inguratutako testuari, hurrenez hurren. Karaktere horiek desagertu egingo dira formatua aplikatu ondoren.

Ohar-ikonoa

Eginbide honek ez du balio formatua emateko * / - _ karaktereak Sarrerako metodoaren editorea erabilita idazten badira.


Ezagutu URLak

Automatikoki hiperesteka bat sortzen du URLbat idazten duzunean.

Ordeztu marrak

Marra luze batek marratxo bat edo bi ordezten ditu (ikus ondorengo taula).

Testua ordeztu egingo da bukaeran zuriunea idazten duzunean (zuriune-barra, tabuladorea edo Sartu tekla erabiliz). Ondorengo taulan, A eta B elementuek A-tik Z-rako letrak edo 0tik 9rako digituak dituzten testua adierazten dute.

Idatzitako testua:

Emaitza:

A - B (A, zuriunea, minus, zuriunea, B)

A - B (A, zuriunea, marra laburra, zuriunea, B)

A -- B (A, zuriunea, minus, minus, zuriunea, B)

A - B (A, zuriunea, marra laburra, zuriunea, B)

A--B (A, minus, minus, B)

A—B (A, marra luzea, B)
(ikus oharra taularen azpian)

A-B (A, minus, B)

A-B (aldaketarik gabe)

A -B (A, zuriunea, minus, B)

A -B (aldaketarik gabe)

A --B (A, zuriunea, minus, minus, B)

A -B (A, zuriunea, marra laburra, B)


Ohar-ikonoa

Marratxoak digituen artean badaude edo testuak hungarieraren edo finlandieraren hizkuntza-atributua badu, orduan A--B sekuentziako bi marratxoak marra laburraren bidez ordeztuko dira, marra luzearekin ordeztu beharrean.


Ez ikusi egin zuriune bikoitzei

Lerroarte bakun batek elkarren ondoko zuriune bat edo gehiago ordezten ditu.

Elkarrizketa-koadroen botoiak

Berrezarri

Fitxan aldatutako balioak baztertu eta balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa itxi eta aldaketa guztiak baztertzen ditu.

Ados

Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.

Emaguzu laguntza!