Autozuzenketa

Idazten duzun bitartean testua automatikoki ordezteko aukerak ezartzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak


Zuzenketa automatikoa ezarpenak hitz bat idatzi ondoren zuriune-barra sakatzen duzunean aplikatzen dira.

Autozuzenketako eginbidea aktibatzeko edo desaktibatzeko, LibreOffice Calc aplikazioan aukeratu Tresnak – Sarrera automatikoa, eta LibreOffice Writerren aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Idaztean. Testu-dokumentu osoari autozuzenketako ezarpenak aplikatzeko, aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Aplikatu.

Ordeztu

Dokumentuko hitzak edo laburdurak automatikoki zuzentzeko edo ordezteko ordezpen-taula editatzen du.

Salbuespenak

Zehaztu LibreOffice(e)k automatikoki zein laburdura edo letra-konbinazio ez duzun nahi zuzentzea.

Aukerak

Hautatu idazten ari zarenean akatsak automatikoki zuzentzeko aukerak, eta ondoren sakatu Ados botoia.

Lokalizatutako Aukerak

Zehaztu zuzenketa automatikoaren aukerak aipu-marketarako eta testuaren hizkuntzaren mendekoak diren aukeretarako.

Elkarrizketa-koadroen botoiak

Berrezarri

Fitxan aldatutako balioak baztertu eta balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa itxi eta aldaketa guztiak baztertzen ditu.

Ados

Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.

Emaguzu laguntza!