Sinonimoak
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du uneko hitza sinonimo edo zerikusia duen termino batekin ordezteko.
Sinonimoen euskarria ez dago hizkuntza guztietan erabilgarri.
Uneko hitza
Uneko hitza, edo Alternatibak zerrendan klik bikoitza eginez hautatuz zerikusia duen terminoa, bistaratzen du. Koadro honetan, bilatzeko testua zuzenean idatz dezakezu baita ere.
Ezkerrerako gezia
"Uneko hitza" testu-koadroaren aurreko edukiari deitzen dio.
Alternatibak
Egin klik Alternatibak zerrendan zerikusia duen terminoa "Ordeztu honekin" testu-koadroan kopiatzeko. Egin klik bikoitza sarrera batean zerikusia duen terminoa "Uneko hitza" testu-koadroan kopiatzeko eta termino hura bilatzeko.
Ordeztu honekin
"Ordeztu honekin" testu-koadroko hitza edo hitzak jatorrizko hitza ordeztuko dute dokumentuak Ordeztu botoian klik egiten duzunean. Testua zuzenean idatz dezakezu koadro honetan.
Hizkuntza
Hautatu thesaurusaren hizkuntza. Thesaurus-liburutegia duten hizkuntzak instalatu ditzakezu Hedapenak webgunetik.