Ortografia eta gramatika

Dokumentuan edo uneko hautapenean ortografia-akatsik badagoen begiratzen du. Gramatika-egiaztatzailearen gehigarria instalatuta badago, elkarrizketa-koadroak gramatika-akatsik badagoen ere begiratuko du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Ortografia.

F7 tekla

Estandarra barran, sakatu

Icon

Ortografia


Ortografia eta gramatika egiaztatzea

Ortografia-egiaztapena kurtsorearen uneko kokalekuan hasten da eta aurrera egiten du dokumentuaren edo hautapenaren amaieraraino iritsi arte. Ondoren dokumentuaren hasieratik ortografia-egiaztapenak jarraitzea aukera daiteke.

Gaizki idatzitako hitzak bilatzen ditu ortografia-egiaztapenak eta erabiltzailearen hiztegi batean hitz ezezagun bat gehitzeko aukera ematen du. Gaizki idatzitako lehenengo hitza aurkitzen duenean Ortografia-egiaztapena elkarrizketa-koadroa irekitzen da.

Gramatika-egiaztatzailearen hedapena instalatuta badago, elkarrizketa-koadro honen izena Ortografia eta gramatika izango da. Ortografia-akatsak gorriz azpimarratzen dira, eta gramatika-akatsak, berriz, urdinez. Elkarrizketa-koadroak lehenik ortografia-akats guztiak aurkitzen ditu eta, gero, gramatika-akatsak.

Gaitu Egiaztatu gramatika aukera lehenik ortografia-akats guztiak aztertzeko eta, ondoren, gramatika-akatsak aurkitzeko.

Ez dago hiztegian

Esaldia gaizki idatzitako hitzarekin nabarmenduta bistaratzen da. Editatu hitza edo esaldia, edo egin klik beheko testu-koadroko iradokizun batean.

Iradokizunak

Gaizki idatzitako hitza ordeztu dezaketen iradokitako hitzak zerrendatzen ditu. Hautatu erabili nahi duzun hitza, eta sakatu Zuzendu edo Zuzendu dena.

Testuaren hizkuntza

Ortografia-egiaztapenean erabili behar den hizkuntza zehazten du.

Hizkuntza-sarrerak hautamarka izango du hizkuntza horren ortografia-egiaztatzea aktibatuta badago.

Aukerak

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du. Elkarrizketa-koadro horretan erabiltzaileak definitutako hiztegiak hauta daitezke eta ortografia egiaztatzeko arauak ezar daitezke.

Editatu hiztegia

Hitz ezezaguna erabiltzaileak definitutako hiztegi batean gehitzen du.

Ez ikusi behin

Hitz ezezaguna saltatzen du eta ortografia egiaztatzen jarraitzen du.

Ohar-ikonoa

Dokumentura itzulitakoan 'Ortografia' elkarrizketa-koadroa irekita uzten baduzu, botoi honen etiketa Berrekin izango da. Ortografia egiaztatzen jarraitzeko kurtsorearen uneko kokalekutik, egin klik Berrekin aukeran.


Ez ikusi egin denei

Hitz ezezagunaren agerraldi guztiak saltatzen ditu uneko LibreOffice saioaren amaierara arte, eta egiaztatzearekin jarraitzen du.

Zuzendu

Hitz ezezaguna uneko iradokizunak ordezten du. Gaizki idatzitako hitza baino gehiago aldatzen baduzu, esaldi osoa ordezten da.

Zuzendu denak

Hitz ezezagunaren agerraldi guztiak uneko iradokizunarekin ordezten ditu.

Desegin

Egin klik uneko sententzian egindako azken aldaketa desegiteko. Egin klik berriro sententzia berdineko aurreko aldaketa desegiteko.

Emaguzu laguntza!