Argiztapena
Definitu hautatutako 3D objektuaren argi-iturria.
Argiztapena
Zehaztu objektuaren argi-iturria, baita argi-iturriaren eta giro-argiaren kolorea ere. Zortzi argi-iturri desberdin defini ditzakezu gehienez.
Argi-iturria
Egin klik bi aldiz argi-iturria aktibatzeko, eta ondoren hautatu argiaren kolorea zerrendatik. Nahi izanez gero, inguruko argiaren kolorea ere ezar daiteke Giro-argia koadroan kolore bat hautatuz. Zuriune barra ere sakatu daiteke argi-iturria aktibatzeko eta desaktibatzeko.
Argia aktibatuta dago
Argia desaktibatuta dago
Kolore-hautapena
Hautatu uneko argi-iturburuaren kolorea.
Hautatu kolorea kolorearen elkarrizketa-koadroan
Giro-argia
Kolore-hautapena
Hautatu uneko giro-argiaren kolorea.
Hautatu kolorea kolorearen elkarrizketa-koadroan
Aurrebista
Argi-iturrian egindako aldaketen aurrebista bistaratzen du.