Itzaldura

Hautatutako 3D objektuaren itzaldura- eta itzal-aukerak ezartzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki 3D objektuaren laster-menua, eta aukeratu 3D efektuak - Itzaldura fitxa.


Itzaldura

Zehaztu hautatutako 3D objektuan aplikatzeko itzaldura mota.

Modua

Hautatu erabili nahi duzun itzaldura-metodoa. Itzaldura lauak kolore bakarra esleitzen dio objektuaren gainazalean dagoen poligono bakar bati. Gouraud itzaldurak koloreak nahasten ditu poligonoan. Phong itzaldurak pixel bakoitzaren kolorearen batez bestekoak egiten ditu bere inguruan dauden pixelen arabera eta prozesatzeko ahalmen handiena behar du.

Itzala

Itzal bat gehitzen edo kentzen dio hautatutako 3D objektuari.

Ikonoa

Aktibatu/desaktibatu 3D itzala

Paperaren angelua

Sartu itzala jaurtitzeko erabiliko den angelua, 0 eta 90 gradu arteko balio baten bidez.

Kamera

Ezarri hautatutako 3D objektuaren kamera-aukerak.

Distantzia

Sartu kameraren eta hautatutako objektuaren erdialdearen artean zein distantzia utzi behar den.

Foku-distantzia

Sartu kameraren foku-distantzia. Balioa txikia bada, angelu handiko objektibo bati dagokio ("fisheye" lente bati); balioa handia bada, teleobjektibo bati dagokio.

Emaguzu laguntza!