Lerrokatzea

Uneko gelaxkako edo hautatutako gelaxketako edukien lerrokatze-aukerak ezartzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...


Horizontala

Hautatu gelaxka-edukiei aplikatu nahi diezun lerrokatze horizontala.

Lehenetsia

Zenbakiak eskuinean eta testua ezkerrean lerrokatzen ditu.

Ohar-ikonoa

Lehenetsia aukera hautatu bada, zenbakiak eskuinean lerrokatuko dira eta testua ezkerraldean.


Ezkerrean

Gelaxken edukia ezkerrean lerrokatzen du.

Objektu-barrako ikonoa:

Icon

Lerrokatu ezkerrean

Eskuinean

Gelaxken edukia eskuinean lerrokatzen du.

Objektu-barrako ikonoa:

Icon

Lerrokatu eskuinean

Erdian

Gelaxkaren edukia horizontalean zentratzen du.

Objektu-barrako ikonoa:

Icon

Justifikatua

Gelaxkaren edukia ezkerraldean lerrokatzen du eta gelaxken ertzak eskuinaldean.

Objektu-barrako ikonoa:

Icon

Justifikatua

Beteta

Gelaxkaren edukia (zenbakia eta testua) gelaxkaren area ikusgaia bete arte errepikatzen du. Eginbide honek ez du balio lerro-jauziak dauden testuan.

Banaketa

Edukia modu uniformean lerrokatzen du gelaxka osoan zehar. Justifikatua aukerarekin ez bezala, azken testu-lerroa ere justifikatzen du.

Koska

Koska sortzen du gelaxkaren ezkerreko ertzetik, sartzen duzun kantitatea erabilita.

Bertikala

Hautatu gelaxka-edukiei aplikatu nahi diezun lerrokatze-aukera bertikala.

Lehenetsia

Gelaxka-edukiak gelaxkaren behealdean lerrokatzen ditu.

Goian

Gelaxkaren edukia gelaxkaren goiko ertzean lerrokatzen du.

Objektu-barrako ikonoa:

Behean

Gelaxkaren edukia gelaxkaren beheko ertzean lerrokatzen du.

Objektu-barrako ikonoa:

Ikonoa

Lerrokatu behean

Ezkutatu

Gelaxkaren edukia bertikalean zentratzen du.

Objektu-barrako ikonoa:

Ikonoa

Lerrokatu bertikalean zentratuta

Justifikatua

Gelaxkaren edukiak goiko eta beheko gelaxka-ertzekin lerrokatzen du.

Banaketa

Justifikatua bezala, testu-orientazioa bertikala denean salbu. Kasu horretan, Banatua ezarpen horizontalaren antzeko portaera du, alegia, azken lerroa ere justifikatuko da.

Testuaren orientazioa

Gelaxkaren edukiaren testu-orientazioa ezartzen du.

Sakatu disko-markagailuan, testu-orientazioa ezartzeko.

Gradu

Sartu hautatutako gelaxk(ar)en testuaren biraketa-angelua. Zenbaki positibo batek testua ezkerrerantz biratzen du eta zenbaki negatibo batek testua eskuinerantz biratzen du.

Erreferentziako ertza

Zehaztu zein gelaxka-ertzetatik idatzi behar den biratutako testua.

  1. Testu-hedapena gelaxkaren beheko ertzetik: Beheko gelaxka-ertzetik kanporantz idazten du biratutako testua.

  2. Testu-hedapena gelaxkaren goiko ertzetik: Goiko gelaxka-ertzetik kanporantz idazten du biratutako testua.

  3. Testu-hedapena gelaxkaren barnean soilik: Biratutako testua gelaxkaren barnean idazten du soilik.

Bertikalean pilatuta

Testua bertikalean lerrokatzen du.

Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.

Testu asiarren diseinu modua

Kontrol-lauki hau erabilgarri egongo da Asiako hizkuntzen euskarria gaituta badago eta testuaren noranzkoa bertikalean ezartzen bada. Karaktere asiarrak bata bestearen azpian lerrokatzen ditu hautatutako zutabean. Gelaxkan testu-lerro bat baino gehiago badago, lerroak eskuinetik ezkerrera antolatutako testu-zutabe bihurtzen dira. Mendebaldeko karaktereak bihurtutako testu batean eskuinerantz 90 gradu biratzen dira. Karaktere asiarrak ez dira biratzen.

Propietateak

Zehaztu gelaxkako testu-fluxua.

Egokitu testua automatikoki

Testua beste lerro batean egokitzen du gelaxkaren ertzean. Lerro kopurua gelaxkaren zabaleraren araberakoa da. Lerro-jauzi bat eskuz sartzeko, sakatu +Enter teklak gelaxkan.

Gelaxketan lerro-jauziak txertatzea

Hitz-zatiketa aktibatuta

Hitz-zatiketa gaitzen du, testua hurrengo lerrora egokitu dadin.

Txikiagotu gelaxka-tamainara egokitzeko

Letra-tipoaren ageriko tamaina txikitzen du. Horrela, gelaxkaren edukia uneko gelaxkaren zabaleran sartzen da. Ezin zaio komando hau aplikatu lerro-jauziak dituen gelaxka bati.

Emaguzu laguntza!