Antolatu

Hautatutako objektu(ar)en pilatze-ordena aldatzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Antolatu (LibreOffice Writer, LibreOffice Calc).

Ireki laster-menua, eta aukeratu Antolatu (LibreOffice Impress, LibreOffice Draw).

Aukeratu Forma - Antolatu (LibreOffice Draw).

Ikonoa

Antolatu


Testuen eta grafikoen geruza

Dokumentuan jartzen duzun objektu bakoitza ondoz ondo pilatzen dira aurreko objektuaren ondoren. Dokumentuko objektuen pilaketa-ordena aldatzeko erabili antolamendu-komandoak. Ezin da testuko pilaketa-ordena aldatu.

Ekarri aurrera

Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren goialdera eramaten du. Horrela, beste objektuen aurretik egongo da.

Ekarri aurrerago

Hautatutako objektua maila bat gora igotzen du. Horrela, pilaketa-ordenaren goialdetik gertuago egongo da.

Eraman atzerago

Hautatutako objektua maila bat behera jaisten du. Horrela, pilaketa-ordenaren behealdetik gertuago egongo da.

Eraman atzera

Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren behealdera eramaten du. Horrela, beste objektuen atzetik egongo da.

Aurreko planora

Hautatutako objektua testuaren aurrealdera eramaten du.

Atzeko planora

Hautatutako objektua testuaren atzealdera eramaten du.

Emaguzu laguntza!