Marra

Ezarri hautatutako marraren formatu-aukerak edo marraztu nahi duzun marra. Marra batean gezi-puntak ere gehi daitezke edo diagramak alda daitezke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Marra - Marra fitxa.

AukeratuIkusi - Estiloak, ireki laster-menua, eta aukeratu Aldatu/Berria - Marra fitxa (aurkezpen-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Titulua - Ertzak fitxa (diagramak).

Aukeratu Formatua - Legenda - Ertzak fitxa (diagramak).

Aukeratu Formatua - Ardatza - Marra fitxa (diagramak).

Aukeratu Formatua - Sareta - Marra fitxa (diagramak).

Aukeratu Formatua - Diagramaren horma - Ertzak fitxa (diagramak).

Aukeratu Formatua - Diagramaren zorua - Ertzak fitxa (diagramak).

Aukeratu Formatua - Diagramaren horma - Ertzak fitxa (diagramak).


Lerro-propietateak

Estiloak

Hautatu erabili nahi duzun marra-estiloa.

Ikonoa

Marraren estiloa

Koloreak

Hautatu marraren kolorea.

Ikonoa

Marra-kolorea

Zabalerak

Hautatu lerroaren zabalera. Neurri-unitate bat erants dezakezu. Marraren zabalera zero bada, irteerako euskarriaren pixel bateko zabalera duen marra bat sortuko da.

Ikonoa

Marra-zabalera

Gardentasuna

Sartu marraren gardentasuna. % 100a erabat gardena izango da eta % 0a erabat opakua izango da.

Ikonoa

Ezarri diagramako datu-puntuaren ikurren aukerak.

Hautatu

Hautatu diagraman erabili nahi duzun ikur-estiloa. Automatikoa hautatzen baduzu, LibreOffice aplikazioak hautatutako diagrama motan ikur lehenetsiak erabiltzen ditu.

Zabalera

Sartu ikurraren zabalera.

Altuera

Sartu ikurraren altuera.

Mantendu proportzioa

Ikurraren proportzioak mantentzen ditu beste altuera edo zabalera bat sartzen duzunean.

Gezi-estiloak

Hautatutako marraren amaiera batean edo bietan gezi-puntak gehi daitezke. Zerrendan gezi-estilo pertsonalizatua gehitzeko, hautatu gezi bat dokumentuan eta ondoren egin klik elkarrizketa-koadro honen Gezi-estiloak fitxan.

Estiloa

Hautatu hautatutako marran aplikatu nahi duzun gezi-punta.

Zabalera

Sartu gezi-puntaren zabalera.

Erdian

Hautatutako marraren bukaera-muturrean jartzen du gezi punta(k).

Sinkronizatu amaierak

Beste zabalera bat sartzen duzunean, beste gezi-estilo bat hautatzen duzunean, edo gezi-puntak zentratzen dituzunean automatikoki eguneratzen ditu bi gezi-punten ezarpenak.

Izkinen eta estalkien estiloak

Izkina-estiloa

Hautatu marraren izkinetan erabiliko den forma. Marren arteko angelua txikia bada, forma ebakiaren ordez forma alakatua erabiliko da.

Estalki-estiloa

Hautatu marraren amaierako estalkien estiloa. Estalkiak barruko marrei ere gehituko zaizkie.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.

Emaguzu laguntza!