Goiburukoa

Goiburuko bat gehitzen dio uneko orrialdeari. Goiburukoa orrialdearen goiko marjinan dagoen area bat da, testua edo grafikoak eransteko balio duena.

Nahi izanez gero, goiburuan ertzak eta atzeko planoaren betegarria ere gehi daitezke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Orrialdea - Goiburukoa fitxa.

Aukeratu Ikusi - Estiloak, ireki orrialde-estilo baten laster-menua, eta aukeratu Aldatu/Berria - Goiburua fitxa.


Orrialde-marjinetaraino goiburu bat zabaldu nahi baduzu, txertatu marko bat goiburuan.

Goiburukoa

Ezarri goiburuaren propietateak.

Goiburukoa aktibatuta

Goiburuko bat gehitzen dio uneko orrialde-estiloari.

Eduki bera ezker/eskuin

Orrialde bikoiti eta bakoitiek eduki bera partekatzen dute.

Eduki bera lehen orrialdean

Lehen orrialdeak eta orrialde bakoitiek/bikoitiek eduki bera partekatzen dute.

Ezkerreko marjina

Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen ezkerreko ertzaren eta goiburuaren ezkerreko ertzaren artean.

Eskuineko marjina

Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen eskuineko ertzaren eta goiburuaren eskuineko ertzaren artean.

Tartea

Sartu zenbat leku nahi duzun mantendu goiburuaren beheko ertzaren eta dokumentu-testuaren goiko ertzaren artean.

Erabili tarte dinamikoa

Tartea ezarpena baliogabetzen ditu eta goiburuaren eta dokumentu-testuaren artean dagoen arean goiburua zabal daiteke.

Altuera

Sartu goibururako nahi duzun altuera.

Doitu automatikoki altuera

Sartutako testua egokitzeko goiburuaren altuera automatikoki doitzen du.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.

Gehiago

Goiburuaren ertz bat, atzeko planoaren kolore bat edo atzeko planoko eredu bat definitzen du.

Emaguzu laguntza!