Orrialdea

Orrialde bakarreko dokumentuen edo orrialde askoko dokumentuen orrialde-diseinua defini daiteke, baita zenbakitze- eta orrialde-formatua ere.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Orrialdea - Orrialdea fitxa.

Aukeratu Diapositiba - Propietateak - Orrialdea fitxa (LibreOffice Impress aplikazioan).

Aukeratu Orrialdea - Propietateak - Orrialdea fitxa (LibreOffice Draw aplikazioan).

Aukeratu Ikusi - Estiloak, ireki sarrera baten laster-menua, eta aukeratu Aldatu/Berria - Orrialdea fitxa.


'Orrialde-formatua' fitxa-orria

Orrialdeko area inprimagarri maximoa hautatzea

Paper-formatua

Hautatu aurrez definitutako paper-tamainak zerrendatik edo definitu paper-formatu pertsonalizatu bat.

Formatua

Hautatu aurrez definitutako paper-tamaina edo sortu formatu pertsonal bat paperaren neurriak sartuz Altuera eta Zabalera koadroetan.

Zabalera

Hautatutako paper-formatuaren zabalera bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzeko, sartu zabalera hemen.

Altuera

Hautatutako paper-formatuaren altuera bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzeko, sartu altuera hemen.

Bertikala

Uneko dokumentua bertikalean jarrita bistaratzen eta inprimatzen du.

Horizontala

Uneko dokumentua horizontalean jarrita bistaratzen eta inprimatzen du.

Testuaren noranzkoa

Hautatu dokumentuan erabili nahi duzun testuaren noranzkoa. "Eskuinetik ezkerrera (bertikala)" testu-fluxuaren norabideak diseinu-ezarpen guztiak 90 gradu eskuinera biratzen ditu, goiburua eta orri-oina izan ezik.

Paper-erretilua

Hautatu inprimagailuaren paper-iturria. Nahi izanez gero, orrialde-estilo desberdinei paper-erretilu desberdinak eslei dakizkieke. Adibidez, esleitu Lehen orrialdea estiloan beste erretilu bat eta kargatu erretilua enpresaren gutun-buruarekin.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.

Marjinak

Zehaztu zenbat leku utzi behar den orrialdearen ertzen eta testu-dokumentuaren artean.

Ezkerrekoa / Barnekoa

Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen ezker ertzaren eta testu-dokumentuaren artean. Ispilatua orrialde-diseinua erabiltzen ari bazara, sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen barneko testu-marjinaren eta orrialdearen barneko ertzaren artean.

Eskuinekoa / Kanpokoa

Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen eskuin ertzaren eta testu-dokumentuaren artean. Ispilatua orrialde-diseinua erabiltzen ari bazara, sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen kanpoko testu-marjinaren eta orrialdearen kanpoko ertzaren artean.

Goian

Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen goiko ertzaren eta testu-dokumentuaren artean.

Behean

Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen beheko ertzaren eta testu-dokumentuaren artean.

Diseinu-ezarpenak

Formatua

Hautatu uneko orrialde-estiloan erabili nahi duzun orrialde-zenbakiaren formatua.

Emaguzu laguntza!