Antolatzailea

Ezarri hautatutako estiloaren aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Orrialdea - Antolatzailea fitxa.

Aukeratu Ikusi - Estiloak, ireki sarrera baten laster-menua, eta aukeratu Aldatu/Berria - Antolatzailea fitxa.


Izena

Hautatutako estiloaren izena bistaratzen du. Estilo pertsonalizatua sortzen edo aldatzen ari bazara, idatzi estiloaren izena. Aurrez definitutako estilo baten izena ezin da aldatu.

Hurrengo estiloa

Hautatu dokumentuko uneko estiloak jarraitu dezan nahi duzun estilo bat. Paragrafo-estiloetan, lehendik dagoen amaieran ⏎ sakatu ondoren sortutako paragrafo hutsari aplikatuko zaio hurrengo estiloa. Orrialde-estiloetan, orrialde berria sortzen denean aplikatuko da hurrengo estiloa.

Honi estekatuta:

Hautatu estilo berria oinarritzeko lehendik dagoen estilo batean edo ez hautatu ezer zure estiloa definitzeko.

Kategoria

Uneko estiloaren kategoria bistaratzen du. Estilo berri bat sortzen edo aldatzen ari bazara, hautatu 'Estilo pertsonalizatua' zerrendatik.

Ohar-ikonoa

Ezin da aurrez definitutako estilo baten kategoria aldatu.


Edukia

Uneko estiloan erabilitako formatu nagusiak deskribatzen ditu.

Esleitu laster-tekla

Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua fitxa-orria irekitzen du. Hemen uneko estiloari laster-teklak eslei diezazkiokezu.

Emaguzu laguntza!