Txertatu OLE objektua

OLE objektu bat txertatzen du uneko dokumentuan. OLE objektua esteka modura edo kapsulatutako objektu modura txertatzen da.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Objektua - OLE objektua.

Txertatu barran, sakatu

Ikonoa

OLE objektua


Ohar-ikonoa

Ezin da arbela erabili, ezta arrastatu eta jaregin ere, OLE objektuak beste fitxategi batzuetara eramateko.


OLE objektu hutsak eta ez aktiboak gardenak dira.

Sortu berria

OLE objektu berria sortzen du, hautatutako objektu motan oinarrituta.

Objektu mota

Hautatu zein dokumentu mota sortu nahi duzun.

Sortu fitxategitik

OLE objektua sortzen du lehendik dagoen fitxategi batetik.

Fitxategia

Aukeratu OLE objektu gisa txertatu nahi duzun fitxategia.

Fitxategia

Idatzi estekatu edo txertatu nahi duzun fitxategiaren izena, edo egin klik Bilatu eremuan, fitxategia aurkitzeko.

Bilatu...

Aurkitu estekatu nahi duzun fitxategia eta sakatu Ireki botoia.

Estekatu fitxategiari

Gaitu kontrol-lauki hau OLE objektu bat jatorrizko fitxategian esteka gisa txertatzeko. Kontrol-lauki hau gaituta ez badago, OLE objektua zure dokumentuan kapsulatuko da.

Emaguzu laguntza!