Editatu estekak

Uneko dokumentuaren esteka bakoitzaren propietateak edita daitezke, iturburu-fitxategiaren bide-izena barne. Komando hau ez da erabilgarri egongo uneko dokumentuak ez baditu beste fitxategi batzuekin lotzen dituen estekak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Estekak.


Ohar-ikonoa

Estekak dituen fitxategi bat irekitzen duzunean, estekak eguneratu nahi dituzun galdetuko dizu. Estekatutako fitxategia gordetako lekuaren arabera, eguneratze-prozesuak hainbat minutu iraun ditzake.


Ohar-ikonoa

DDE estekak dituen fitxategi bat kargatzen ari bazara, estekak eguneratu nahi dituzun galdetuko dizu. Ezetz erantzun dezakezu, ez baduzu konexiorik ezarri nahi DDE zerbitzariarekin.


Egin klik bikoitza zerrendako esteka batean fitxategiaren elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Elkarrizketa-koadro horretan beste objektu bat hauta daiteke esteka horrentzat.

Iturburu-fitxategia

Iturburu-fitxategiaren bide-izena zerrendatzen du. Bide-izenak DDE esteka bat definitzen badu, bide-izen erlatiboek "file:" eraman behar dute aurretik.

Elementua

Iturburu-fitxategia azkenekoz zein aplikaziotan gorde zen (ezagutuz gero) erakusten du.

Mota

Iturburu-fitxategiaren fitxategi mota (adibidez, grafikoa) erakusten du.

Egoera

Iturburu-fitxategiaren informazio osagarria erakusten du.

Automatikoa

Fitxategia irekitzean estekaren edukia eguneratzen du automatikoki. Iturburu-fitxategian egiten den edozein aldaketa esteka dagoen fitxategian bistaratzen da. Estekatutako grafiko-fitxategiak eskuz egunera daitezke soilik. Aukera hau ez da erabilgarri egongo estekatutako grafiko-fitxategi batentzat.

Automatikoa aukera DDE esteketan soilik erabil daiteke. DDE esteka bat txertatzeko, kopiatu fitxategi bateko edukia eta itsatsi Editatu - Itsatsi berezia aukeratuz. Ondoren, hautatu Esteka koadroa. DDE delakoa testuan oinarritutako estekatze-sistema bat da, eta bistaratutako dezimalak bakarrik kopiatzen dira helburuko orrian.

Eskuz

Eguneratu botoian klik egitean soilik eguneratzen du esteka.

Eguneratu

Hautatutako esteka eguneratzen du. Horrela, estekatutako fitxategiaren gordetako azken bertsioa bistaratzen da uneko dokumentuan.

Aldatu

Aldatu hautatutako estekaren iturburu-fitxategia.

Eten esteka

Iturburu-fitxategiaren eta uneko dokumentuaren arteko esteka eteten du. Uneko dokumentuko iturburu-fitxategian azkenekoz eguneratutako edukia gordetzen da.

Emaguzu laguntza!