Antzekotasun-bilaketa

Bilatu eremuko testuaren antzeko terminoak bilatzen ditu. Hautatu kontrol-lauki hau, eta ondoren antzekotasun-aukerak zehazteko, sakatu Antzekotasunak botoia.

Adibidez, antzekotasun-bilaketak Bilatu kutxan sartutako testuarekin alderatuta bi karaktere desberdin dituzten hitzak bila ditzake.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu - Antzekotasun-bilaketa kontrol-laukia eta ondoren sakatu Antzekotasunak botoia.

Taula-datua barran, egin klik Bilatu ikonoan, ondoren Antzekotasun-bilaketa kontrol-laukian,
eta ondoren sakatu Antzekotasunak botoia (datu-baseetako taula-ikuspegia).

Inprimaki-diseinua barran, egin klik Erregistro-bilaketa ikonoan, ondoren Antzekotasun-bilaketa kontrol-laukian,
eta ondoren sakatu Antzekotasunak botoia (inprimaki-ikuspegia).


Antzekotasunak

Ezarri antzekotasun-bilaketaren aukerak.

Ezarpenak

Hitz bat bilaketa-elementuaren antzekoa dela zehazteko definitu irizpide bat.

Aldatu karaktereak

Sartu bilaketa-elementuan alda daitekeen karaktere kopurua. Adibidez, 2 karaktere alda daitezkeela zehazten bada, "edari" eta "gudari" hitzak antzekotzat hartuko dira.

Gehitu karaktereak

Sartu bilaketa-elementu baten karaktere kopuruarekin alderatuta hitz batek gehienez zenbat karaktere izan ditzakeen.

Kendu karaktereak

Sartu hitz batek bilaketa-elementuak baino zenbat karaktere gutxiago izan ditzakeen.

Konbinatu

Antzekotasunaren bilaketa-ezarpenen edozein konbinaziorekin bat egiten duen terminoa bilatzen du.

Emaguzu laguntza!