Bilatu eta ordeztu

Uneko dokumentuan testua edo formatua bilatzen du edo ordezten du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu.

+H

Estandarra barran, sakatu

Icon

Bilatu eta ordeztu


Bilatu

Idatzi bilatu nahi duzun testua edo hautatu aurreko bilaketa bat zerrendatik.

Bilaketa-aukerak Bilatu kutxan eta Beste aukera batzuk arean zerrendatzen dira.

Maiuskula/minuskula

Maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu.

Bilaketa-testuaren berdin-berdinak diren hitz osoak edo gelaxkak bilatzen ditu.

Ordeztu

Sartu ordezpen-testua edo hautatu zerrendatik azken ordezpen-testua edo estiloa.

Ordezte-aukerak Bilatu kutxan eta Beste aukera batzuk gunean zerrendatzen dira.

Aurkitu aurrekoa

Dokumentuan bilatzen ari zaren testuaren edo formatuaren aurreko agerraldia bilatzen edo hautatzen du.

Aurkitu hurrengoa

Testuaren edo dokumentuan bilatzen ari zaren formatuaren hurrengo agerraldia bilatzen edo hautatzen du.

Ordeztu

Bilatzen ari zinen hautatutako testua edo formatua ordezten du, eta ondoren hurrengo agerraldia bilatzen du.

Ordeztu denak

Ordeztea nahi duzun testu edo formatuaren agerpen guztiak ordezten ditu.

Bestelako aukerak

Bilaketa-aukera gehiago edo gutxiago erakusten ditu. Sakatu etiketa hau berriro, hedatutako bilaketa-aukerak ezkutatzeko.

Uneko hautapena soilik

Hautatutako testua edo gelaxkak bakarrik arakatzen ditu.

Ordeztu atzerantz

Uneko kurtsorearen kokalekuan hasten da bilaketa eta atzerantz joaten da fitxategiaren hasierara.

Antzekotasun-bilaketa

Bilatu eremuko testuaren antzeko terminoak bilatzen ditu. Hautatu kontrol-lauki hau, eta ondoren antzekotasun-aukerak zehazteko, sakatu Antzekotasunak botoia.

Kontuan hartu karaktere-zabalera (soilik Asiako hizkuntzak gaituta egonez gero).

Zabalera erdiko eta zabalera osoko karaktereak bereizten ditu.

Antzeko soinuak (Japoniera) (soilik Asiar hizkuntzak gaituta badaude)

Japonierazko testuetan erabilitako antzeko idazkerarako bilaketa-aukerak zehatz daitezke. Hautatu kontrol-lauki hau, eta ondoren bilaketa-aukera zehazteko, egin klik ... botoian.

Japonierazko bilaketa

Itxi

Elkarrizketa-koadroa itxi, eta aldaketa guztiak gordetzen ditu.

Iradokizun-ikonoa

Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa itxi ostean, oraindik bilaketak egin ditzakezu azken bilaketako irizpidea erabiliz, Shift++F teklak sakatuta.


Emaguzu laguntza!