Itsatsi berezia
Arbelaren edukia, zehatz daitekeen formatu batean, uneko fitxategian txertatzen du.
Iturburua
Arbeleko edukien iturburua bistaratzen du.
Hautapena
Hautatu formatu bat itsatsi nahi duzun arbel-edukirako.
HTML datuak testu-dokumentu batean itsasten direnean, "HTML formatua" edo "HTML formatua iruzkinik gabe" aukera daiteke. Bigarren aukera da lehenetsia; HTML datu guztiak itsasten ditu, baina ez iruzkinak.
Itsatsi berezia
Arbelak kalkulu-orrietako gelaxkak baditu, elkarrizketa-koadro hau agertuko da Calc aplikazioan.
Hautapena
Hautatu formatu bat itsatsi nahi duzun arbelaren edukiarentzat.
Itsatsi dena
Gelaxken eduki guztia, iruzkinak, formatuak eta objektuak uneko dokumentuan itsasten ditu.
Testua
Testua duten gelaxkak txertatzen ditu.
Zenbakiak
Zenbakiak dituzten gelaxkak txertatzen ditu.
Data eta ordua
Data- eta ordu-balioak dituzten gelaxkak txertatzen ditu.
Formulak
Formulak dituzten gelaxkak txertatzen ditu.
Iruzkinak
Iruzkinak txertatzen ditu, eta gelaxkei eransten zaizkie. Lehendik dagoen gelaxka-edukiari iruzkinak gehitu nahi badizkiozu, hautatu "Gehitu" eragiketa.
Formatuak
Gelaxka-formatuaren atributuak txertatzen ditu.
Objektuak
Hautatutako gelaxka-barrutian dauden objektuak txertatzen ditu. OLE objektuak, diagrama-objektuak edo marrazkiak izan daitezke.
Eragiketak
Hautatu orrian gelaxkak itsasten direnean aplikatu behar den eragiketa.
Bat ere ez
Arbeleko gelaxka-barruti bat txertatzen denean ez du eragiketarik aplikatzen. Arbelaren edukiak lehendik dagoen gelaxken edukia ordeztuko du.
Gehitu
Arbeleko gelaxketako balioak helburuko gelaxketan gehitzen ditu. Halaber, arbelak iruzkinak baditu soilik, iruzkinak helburuko gelaxketan gehitzen ditu.
Kendu
Arbelaren gelaxketako balioen eta helburuko gelaxketako balioen kenketa egiten du.
Biderkatu
Arbelaren gelaxketako balioak eta helburuko gelaxketako balioak biderkatzen ditu.
Zatitu
Helburuko gelaxketako balioen eta arbelaren gelaxkan dauden balioen zatiketa egiten du.
Aukerak
Arbeleko edukia itsasteko aukerak ezartzen ditu.
Saltatu gelaxka hutsak
Arbelaren gelaxka hutsek ez dituzte helburuko gelaxkak ordezten. Aukera hau "Biderkatu" edo "Zatitu" eragiketarekin batera erabiltzen baduzu, arbeleko gelaxka huts baten helburuko gelaxkan ez da eragiketa aplikatuko.
Eragiketa matematiko bat hautatzen baduzu eta Saltatu gelaxka hutsak koadroa garbitu, arbeleko gelaxka hutsak zerotzat tratatuko dira. Adibidez, Biderkatu eragiketa aplikatzen bada, helburuko gelaxkak zeroekin betetzen dira.
Trukatu
Arbeleko barrutiko errenkadak helburuko barrutiko zutabe gisa itsasten dira. Arbeleko barrutiko zutabeak errenkada gisa itsasten dira.
Estekatu
Gelaxka-barrutia esteka gisa txertatzen da. Horrela, iturburu-fitxategian egindako aldaketak eguneratu egiten dira helburuko fitxategian. Ziurtatzeko iturburu-fitxategiko gelaxka hutsetan egindako aldaketak eguneratu direla helburuko fitxategian, ziurtatu "Txertatu dena" aukera ere hautatu dagoela.
Kalkulu-orri berean orrialdeak estekatzeko aukera ere baduzu. Beste fitxategi batzuetara estekatzen duzunean, DDE esteka automatikoki sortzen da. DEE esteka matrize-formula gisa txertatuko da, eta osotasunean soilik alda daiteke.
Lerratu gelaxkak
Ezarri arbelaren edukia txertatzen denean helburuko gelaxkak lerratzeko erabiliko diren aukerak.
Ez lerratu
Txertatutako gelaxkek helburuko gelaxkak ordezten dituzte.
Behera
Helburuko gelaxkak beherantz lerratuko dira arbeletik gelaxkak txertatzen direnean.
Eskuinera
Helburuko gelaxkak eskuinean lerratzen dira arbeletik gelaxkak txertatzen direnean.