Desegin

Azken komandoa edo idatzitako azken sarrera desegiten du. Desegin nahi duzun komandoa hautatzeko, egin klik Estandarra barrako Desegin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Desegin.

+Z

Estandarra barran edo Taula-datuak barran, sakatu

Icon

Desegin


Iradokizun-ikonoa

Desegin dezakezun komando kopurua aldatzeko, joan Konfigurazio aurreratua atalera eta ezarri balio berria "/org.openoffice.Office.Common/Undo Steps" propietatean.


Ohar-ikonoa

Komando batzuk (adibidez, Estiloak editatzea) ezin dira desegin.


Iradokizun-ikonoa

'Desegin' komandoa bertan behera utz daiteke Editatu - Berregin aukeratuz.


Desegin komandoari buruz datu-baseen tauletan

Datu-baseen taulekin lan egiten ari zarenean, azken komandoa desegin dezakezu soilik.

Abisu-ikonoa

Erregistro baten edukia aldatzen bada gorde ez den datu-baseen taula batean eta, ondoren, Desegin komandoa erabiltzen bada, erregistroa ezabatu egiten da.


Desegin komandoari buruz aurkezpenetan

Desegin zerrenda garbitu egiten da diseinu berria aplikatzen zaionean diapositiba bati.

Emaguzu laguntza!