Dokumentuaren propietateak

Uneko fitxategiaren propietateak bistaratzen ditu, estatistikak barne, adibidez, hitz-kontaketa eta fitxategiaren sortze-data.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Propietateak.


Propietateak elkarrizketa-koadroan ondorengo fitxa-orriak daude:

Orokorra

Uneko fitxategiari buruzko oinarrizko informazioa dago.

Deskribapena

Dokumentuari buruzko informazioa dago.

Propietate pertsonalizatuak

Dokumentuari informazio-eremu pertsonalizatuak esleitzeko aukera ematen du.

Segurtasuna

Pasahitzaren aukerak ezartzen ditu uneko dokumentuarentzako.

Letra-tipoa

Kapsulatu dokumentuko letra-tipoak uneko fitxategian.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Ohar-ikonoa

Fitxategiarekiko duzun atzipen-baimenen arabera, agian ezingo duzu Propietateak elkarrizketa-koadroko fitxa guztiak ikusi.


Emaguzu laguntza!