Esportatu honela...

Esportatu dokumentua PDF edo EPUB formatuan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Esportatu honela....


Esportatu PDF gisa

Uneko fitxategia Portable Document Format formatuan (PDF), 1.4 bertsioan, gordetzen du. PDF bat edozein plataformatan ikusi eta inprima daiteke jatorrizko formatuan, baldin eta dagokion softwarea instalatuta badago.

Esportatu zuzenean PDF gisa

Esportatu dokumentu osoa zure PDF ezarpen lehenetsiak erabilita.

Esportatu EPUB gisa

Esportatu uneko fitxategia EPUB formatura.

EPUB liburu elektronikoetarako fitxategien estandar bat da, .epub luzapena darabilena. Fitxategi horiek telefono adimentsuetan, tabletetan, ordenagailuetan edo irakurgailu elektronikoetan deskargatu eta irakurri daitezke.

Esportatu zuzenean EPUB gisa

Esportatu dokumentu osoa zure EPUB ezarpen lehenetsiak erabilita.

Emaguzu laguntza!